Skip to main content
2019/07/18

Danobatgroupek akordioa egin du Accenturerekin bere eraldaketa digitala bultzatzeko

Danobatgroupek akordioa egin du Accenturerekin bere eraldaketa digitala bultzatzeko
  • Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu du zerbitzu profesionalen multinazionalarekin erakundearen digitalizazio globalari ekiteko
  • Akordio horren helburua da Danobatgroupen posizionamendua indartzea berrikuntzako erreferente gisa eta bere lidergoa bermatzea fabrikazio industrialerako adimendun produktu eta zerbitzuen eskaintzan
  • Enpresa aholkulariak kontzeptualizazioan eta osagai estrategiko globalean parte hartu du eta, gainera, inplementazioan espezialistak diren taldeak jarri ditu
  • Proiektu honen hasieratik eta egungo plan estrategikoaren bukaeraraino, taldeak 2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du

 

Danobatgroup talde industrialak akordioa egin du Accenture zerbitzu profesionalen multinazionalarekin bere eraldaketa digitala bultzatzeko. Prozesua integrala izango da eta makina-erreminten fabrikatzaileak bere posizionamendua indartu nahi du berrikuntzaren abangoardian, eta bere lidergoari eutsi nahi dio balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuen eskaintzan. Era berean, bere baliabideen kudeaketa optimizatu nahi du, eta aurrera egiten jarraitu bikaintasunean oinarritutako bere gobernantza ereduaren eraikuntzan.

Erakunde bien arteko akordioak, 2018ko bukaeran hasitakoak, prozesu holistiko bati ekitea ahalbidetu dio euskal taldeari. Prozesu horrek bere barne ditu adimendun produktu eta zerbitzuetan oinarritutako negozio lerro berrien garapena eta bere antolamendu eredu osoaren digitalizazioa, eskaera bat sartzen denetik irteten den arte.

Honako hauek ere hartzen ditu bere baitan proiektuak: talentuaren eta finantza baliabideen kudeaketa estrategikoa; baliozko bulego bat sortzea, zeinak lortutako aurrerapenen jarraipena eta monitorizazioa egiteko gaitasuna izango duen; eta arkitektura digital berri bat eraikitzea, etorkizuneko industriaren erronkei aurre egin ahal izateko.

“Accenturekin gauzatzen ari garen proiektua barne hausnarketa baten ondoren sortu zen, oso garbi ikusi baikenuen digitalizazioa produktu eta zerbitzuetan teknologia aurreratuak sartzea baino askoz gehiago dela. Paradigma berria da, gure lan egiteko era aldatzen duen eta enpresa kultura berria sortzen duen paradigma bat, non erabakiak hartzeko prozesuak eraginkorragoak diren. Irismen globala duen eraldaketa baten aurrean aurkitzen gara eta aukera honek balio kateko katebegi guztietan eragiten du”, baieztatu du Danobatgroup eko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek.

Taldeak 2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du eraldaketa prozesu honetan, proiektua hasi zenetik 2020an oraingo ziklo estrategikoa bukatu bitartean. Aurreikusita dago esparru honetara bideratutako inbertsioak jarraipena izango duela hurrengo plan estrategikoan ere.

 

Emaitzak ematen ari den akordioa

Akordioak lehen emaitzak eman ditu, bukatu egin baitira adimendun zerbitzu eta produktu berriak sortzeko ibilbide orria eta bikaintasun operazionalaren esparrua garatzeko roadmapa. Gainera, hasita dago arkitektura digital berrirako informazio sistemen mapa.

“Aurten 17 kasu pilotu programatu ditugu Danobat eta Soraluze marketako bezeroekin garapen, produktu, zerbitzu edo soluzio berriak sortzeko, eta horien garapena laneko metodologia berri batekin ari gara gauzatzen, ekindako prozesuari esker. Eraldaketa digitalak linealtasunean oinarritutako sistemekin haustea ahalbidetzen digu eta gaitasuna ematen digu industrializazioaren aurretik kontzeptu probak egiteko”, zehaztu du Arangurenek.

Elgoibarren egoitza duen taldeak Accenture aukeratzearen arrazoia izan da konpainia horrek ibilbide sendoa duela industria sektoreari aplikatutako digitalizazioaren esparruan. Gainera, joan zen apirilean, multinazionalak 2.000 metro karratu baino gehiagoko gunea ireki zuen Zamudioko Parke Teknologikoan, enpresa industrialen eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna bultzatzera bideratutakoa.

 

Nuevo Centro de Industria X.0 de Accenture en Bilbao Accentureren X.0 Industria Zentro berria Bilbon

“Accenture pieza gakoa izan da prozesu osoa kontzeptualizatzeko, eta, osagai estrategiko globala emateaz gain, gure eskura jarri ditu lantzen ari garen esparruetan espezialistak diren taldeak, proiektuaren arrakasta bermatzeko”, gehitu du.

 

Abantailaz betetako ibilbidea

Eraldaketa digitalaren prozesuak eragin positiboa izango du taldearen ustiapen kontuan, produktu eta zerbitzu berrien garapenarekin handitu egingo baitira diru sarrerak eta kostuak txikitu, izan ere, egitura operazionala eta antolamenduzkoa eraginkorragoa izango da. Era berean, beste emaitza bat izango da Danobatgroupen posizionamdendua sendotzea berrikuntzako erakunde erreferente gisa.

“Gure taldeak DNAn darama berrikuntza, eta, horregatik, ezin gara iraultza industrial berri honetatik kanpo gelditu. Gainera, enpresa traktorea gara eta gure inguru gertuenaren garapen teknologiko eta ekonomikoarekin konprometituta gaude eta, horregatik, gure erantzukizuna da lehen urratsa ematea gure inguruan bidea zabaltzeko”, gehitu du Arangurenek.

Nerea Aranguren Directira de Innovación y Javier Mongelos Director de Sistemas de información de Danobatgroup en el DGIH -Digital Grinding Innovation Hub- en Elgoibar Nerea Aranguren Danobatgroupeko Berrikuntza Zuzendaria eta Javier Mongelos Danobatgroupeko Informazio Sistemen Zuzendaria DGIH -Digital Grinding Innovation Hub-en, Elgoibar

Zehazki, prozesu honek abantailak ekarriko dizkie Danobatgroupeko bezeroei, euren lantegietan azken belaunaldiko makinak izango baitituzte, adimentsuagoak, interkonektatuagoak eta autonomoagoak.

“Gure ekarpena egingo dugu lantegien digitalizazioa bultzatzeko. Gure bezeroek ikusiko dute gu prest gaudela etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta, gainera, gaitasuna daukagula industriaren beharrei aurre hartzeko. Prozesu honekin azkenengo jauzia eman nahi dugu digitalizazioaren esparruan, baina fabrikazio industrialaren errealitate operatiboaren inguruan dugun ezagutza sakona galdu gabe”, bukatu du Arangurenek.

 

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.