Skip to main content

Aurkeztu zure lana TFG-TFM MONDRAGON sarietako Danobatgroupen eraldaketa digitalaren kategoriara eta irabazi 2.500 €.

Abiatu gurekin zure ibilbide profesionala

Teknologiak eta berrikuntzak mugitzen bazaitu, Danobatgroup da zure garapen profesionalerako lekua.

  • 1.400 pertsona baino gehiago gara ikuspegi berberarekin lanean

1.400 pertsona baino gehiago gara ikuspegi berberarekin lanean

Gaitasun hauekin:

Ikertu, asmatu, berritu, arriskatu eta amets egin.
Check icon

Erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz gauden pertsonak gara.

Check icon

Ingurune bat, non talentua eta ideiak motorra diren, egun bakoitza desberdina den, eta proiektu bakoitza erronka berri bat.

Egin bat gurekin

Aurkitu garapen profesionalerako bila zeuden aukera.

>

Zabalik dauden hautaketa prozesuak

Zer eskaintzen dizugu?

Enpresa ezberdinez osatutako taldea izanik, Danobatgroupen enpresa-talde handiek eskaintzen dituzten abantailez eta aukerez gozatu ahal izango duzu, enpresa ertainetan lan egitearen onurei uko egin gabe.

Check icon

Zure garapen profesionalerako aukera ugari izango dituzu, sustatzen dugun etengabeko ikaskuntzari, lanbide-planei eta barne-mugikortasunari esker.

Check icon

Kontziliazioa industria sektorean ere oso presente egon behar den balio gisa ulertzen dugu.

Check icon

Berdintasuna eta aniztasuna enpresa ulertzeko moduaren parte diren testuinguru batean lan egingo duzu.

Check icon

Tratua eta arreta oso gertukoa eta pertsonalizatua den talde baten parte izango zara eta parte hartze aktiboa sustatzen duen ingurune batean murgiltzeko aukera izango duzu, non guztiak hartzen diren kontuan.

Zergatik Danobatgroup?

Ez garelako edozein talderen bezelakoa, eta esperientzia pertsonal eta garapen profesional paregabea eskaini ahal dizugulako.

  • Ez garelako edozein talderen bezelakoa, eta esperientzia pertsonal eta garapen profesional paregabea eskaini ahal dizugulako.

Enpresa kooperatibo baten parte izango zara

Enpresaren erabakietan eta emaitzetan parte hartuko duzu, lan ingurune demokratiko, kolaboratibo eta parte hartzaile batean.

Helburu on bat lortzen lagunduko duzu

Gainera, Danobatgroupekin bat egitean, mundu jasangarriago eta bidezkoago batean lagundu nahi duen erakunde bateko kide izango zara. Xede bat duen taldea gara, eta gure enpresa jardueraren bidez pertsonengan, gizartean eta planetan eragin positiboa sortzea bilatzen dugu.

  • Ez garelako edozein talderen bezelakoa, eta esperientzia pertsonal eta garapen profesional paregabea eskaini ahal dizugulako.

Ezagutu gure pertsonak

Danobatgroupen bizipen bakoitza bakarra da

Zein izango da zurea?

    • Leire Garate

    Garatu zaitez berdintasuna sustatzen duen lan-giro batean

    Industria diseinu eta produktu garapeneko ingeneritzan ikasketa duala, makina-erreminta sektorean lana eta arrauna. Gizonezko presentzia nabarmena duten hiru jarduera hauek batera hasi nituen. Beti ere garatzeko aukera eman didaten proiektuak izan dira, sekula ere sentitu naiz gutxituta.

    Eremu horietan, emakumeen presentzia areagotzeko urratsak ematen ari dira. Lanean, arraunean bezala, danok bide beretik eta norantza berdinean goazelako, eta hori da nere lanetik gehien gustatzen zaidana.

    Leire Garate

    Produktuen garapenerako ingeniaria

    • Oihan Ruiz de Gopegui

    Aprobetxatu barne mugikortasun aukerak profesionalki hazteko

    Idekon "V-SET" fotogrametria bidezko neurketa sistema berri bat garatzen ari nintzela iritsi nintzen Soralucera. Garai hartan, Danobatgroupeko hainbat enpresarekin elkarlanean ari nintzen jada, garapen batzuk egiten, eta enpresekin lanean hain gertutik  ari nintzenez, konturatu nintzen haratago joan nahi nuela, ikerketa hori eta egiten nituen garapenak bezeroari eta merkatuari hurbildu nahi nizkiela.

    Danobatgroupeko barne mugikortasunari esker, Idekotik Soralucera igaro ahal izan nintzen, eta enpresa horretan nire ibilbide profesionala gehien gustatzen zitzaidan arloan garatzen jarraitu, eta, gainera, kooperatiba honetan bazkide finko egin ahal izan nintzen.

    Oihan Ruiz de Gopegui

    Diseinatzaile Mekanikoa

    • Maialen Agirre

    Ireki zure burua eta bizi esperientzia berriak

    Beste herrialde batera joateak kultura berri batean sartu eta errealitate berriak ezagutzea dakartza jokaleku berria eta ohitura berriak, elikatu eta indartzen zaituztenak. Abentura horri ekiten dionak aukera asko ditu disfrutatzeko, esperientzia berriak barneratzeko, ezagutza berriez jabetzeko, bere begirada aberasteko eta mundua beste ikuspegi batetik ikusteko.

    Elgoibarko lantegian hasi nintzen eta nire ibilbide profesionalak Herbornera eraman nau, Alemaniara, hazteko aukera, Danobateko familia mugagabean garatu dudana.

    Maialen Agirre

    Marketing arduraduna

    • Anex Fernández de Retana

    Garatu zure potentzial guztia elkarlanean sortuz eta kolaboratuz

    Konbentzituta gaude: geure talentuaren batuketa izango da arrakastaren bidea aurkitzea ahalbidetuko diguna.

    Sarean egiten dugu lan, elkarrekin lanean, garbi daukagu elkarrekin urrutiago iritsiko garela, eta kooperatibagintzaren balioak hartzen ditugu inspirazio iturri, atzerrian lehiatzeko gauza izango den enpresa proiektua eraikitzeko, eredua ezarri eta aldaketei aurrea hartzeko.

    Anex Fernández de Retana

    Diseinatzaile Mekanikoa

    • Joseba Arriaga

    Bilatu zure bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka

    Nire bizitza pertsonalean familia bat osatzeko unea iritsi zenean, beldur nintzen ea dena nire gain hartzeko gai ote izango nintzen.

    Danobatgroupen ditugun kontziliazio formulei esker, modu orekatuan jarraitu ahal izan dut nire karrera profesionala betetzen eta nire seme-alabez arduratzen. Lanaldi murrizketarekin eta ordutegi malguarekin lan eginda, nire erronka profesionalei erantzun diezaieket, bai eta seme-alaba txikiei arreta eman eta haietaz gozatu ere.

    Joseba Arrillaga

    Informazio Sistemen Teknikaria

Leire

Oihan

Maialen

Anex

Joseba

Ez galdu gure lan eskaintzarik

Ez galdu gure lan eskaintzarik
Eman izena gure enpleguko newsletter-ean
Jarrai iezaguzu LinkedInen
Linkedin logo