Danobatgroupek fabrikazio aurreratuaren erronka teknologikoei helduko dio Donostian
-
Industria-taldeak presentzia nabarmena izango du urriaren 29tik 31ra, Gipuzkoako Parke Teknologikoan ospatuko den Fabrikazio Aurreratuari eta Makina-Erremintari buruzko 24. Kongresuan.
-
Nerea Aranguren zuzendari nagusia eta foroaren babesle diren Danobat eta Soraluce enpresetako pertsonak izango dira sektoreko erronken inguruko hitzaldi teknikoen eta eztabaida mahaien protagonistak.
Danobatgroup industria taldeak presentzia nabarmena izango du berriro ere Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren 24. Kongresuan (CMH), urriaren 29tik 31ra, Donostian, Gipuzkoako Parke Teknologikoan.
Kongresua sektoreko nazioarteko erreferente diren Danobat eta Soraluce enpresen bidez platinozko babesle izateaz gain, Danobatgroupek presentzia aktiboa izango du programan, hitzaldi teknikoen bidez eta hausnarketa mahaietan parte hartuz, makina-erremintaren industriaren erronka eta aukera nagusiak aztertzen laguntzeko.
Lehen hartu-emana urriaren 29an, asteazkena, izango du, 15:00etatik aurrera, Santiago Fernandezek, Soraluceko Dokumentazio eta Segurtasun arduradunak, eta “Nola saihestu makinen fabrikatzailearen eta eroslearen arteko interes gatazka” eztabaida panelean parte hartuko du.
Bigarren egunean, Danobatgroupek presentzia bereziki aktiboa izango du kongresuaren funtsezko hiru ataletan. 9: 40an, Xabier Alzagak, Danobateko zuzendari nagusiak, makina-erremintako DNA duten roboten inguruko aurkezpena egingo du ekitaldiaren areto nagusian, “The automated factory” atalaren barruan.
Aldi berean, Kongresu Zientifiko-teknikoan, Iñaki Narbaizak, Danobateko Softwarearen eta Neurketa Unitateen Garapeneko zuzendariak, artikulu tekniko bat azalduko du: “Errendimendu handiko robota: diseinua, simulazioa eta kalibrazioa”. Artikulu horrek fabrikazio lanak zehaztasun handiz egiteko gai den errendimendu handiko robot bat diseinatzeko jarraitutako garapen metodologikoa aurkeztuko du.
Gainera, foroko Zibersegurtasun arloan, Gorka Herranzek, Soraluceko Software Garapeneko ingeniariak, hitzaldi bat aurkeztuko du makinak zibersegurtasun baldintza berrietara egokitzeari buruz.
Industria taldearen 2025eko konkresuaren parte hartzea urriaren 31n amaituko da, Nerea Aranguren, taldeko zuzendari nagusiaren, “Eta orain zer?” eztabaida paneleko parte hartzearekin. Sektoreko erakunde garrantzitsuen beste CEO batzuekin batera, industrian eragina duten erronka global handiei buruz hausnartuko du: protekzionismoa, talentu gaztearen eskasia, nazioarteko lehia, adimen artifizialaren agerpena eta Europak industria ordena berrian duen rola.
“Aukera bat izango da sektorearen etorkizunari eta industriak aldaketa bizkorreko testuinguru batean izan behar duen rolari buruzko ikuspegi estrategikoak partekatzeko”, nabarmendu du Arangurenek.
Presentzia honen bidez, Danobatgroupek sektorean duen lidergoa eta makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren eraldaketarekin eta aurrerapenarekin duen konpromisoa berresten du.
CMHri buruz
Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren Kongresua (CMH) industriaren arloko hitzordu nazional nagusia da, eta profesional, ikertzaile eta enpresa liderrak biltzen ditu sektorearen erronkak eta aukerak aztertzeko. Kongresuaren xehetasun guztiak hemen daude eskuragarri.
Danobatgroup-i buruz
Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 70 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 344 milioi euroko fakturazioa. Taldea MONDRAGON Korporazioko kide da, eta makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektorean nazioarteko erreferentea, eta Danobat, Soraluce eta Goimek dira bere enpresa nagusiak.
