Skip to main content
2015/07/28

Torneaketa bertikaleko masterclass eta fresaketa eta mandrinaketa erakusketa

Torneaketa bertikaleko masterclass eta fresaketa eta mandrinaketa erakusketa

8 herrialdetatik etorritako 50 gonbidatu baino gehiagorekin, Torneaketa Bertikaleko MASTERCLASSA eta Fresaketa eta Mandinaketari buruzko EXPOA egin zen 2015eko uztailaren 7tik 10era bitartean SORALUCEren instalazioetan, Espainian.

SORALUCEk Torneaketa Bertikalerako duen teknologiaren abantailak eta gakoak erakusteko helburua bete du, Xabier Mendizabalek (I+Gko zuzuendaria) aurkezturako MASTERCLASSaren bitartez eta ekitaldian erakutsi zen VTC-6000-Hberriaren esperientzia praktikoarekin.

Fresaketa eta Mandrinaketari buruzko EXPO 2015 erakusketak osatu zuen ekitaldia. Izan ere, azoka horretan SORALUCEren teknologien aukeren ikuspegi orokorra eman zen, hainbat erreferentzia erakutsiz, martxan jarriz edo muntaketa prozesu aurreratuan agertuz.

VTC-6000-H berria, zeina ontzigintzaren sektoreko korporazio bati salduko zaion, ekitaldiko izarra izan zen, eta ez bakarrik bere tamainagatik, baizik eta bere gaitasun tekniko eta zehaztasunagatik ere bai.

Etengabe berritzeko erronkarekin, SORALUCE Torneaketa Bertikaleko Zentroa (VTC) erreferentea da munduan, doitasunik handiena lortzeko optimizatutako diseinua baitu eta mekanizazio denbora hobeak eta mantentze lanetan kostu txikiagoak ahalbidetzen dituen elementu funtzionalez gain.

SORALUCE tornu bertikalen kate zinematikoa momentu eragile eta potentzia handiekin lan egiteko diseinatuta dago; horrek esan nahi du txirbil harroketako ahalmen handia duela. Kate zinematikoak, uhaletan eta 2 gamako erreduktore batean oinarrituta, 105kW-ra arteko potentziak transmititzen uzten ditu motorizazio bakarrarekin.

Gama handiko makinetan, ordea, bi monitorizazio instalatu daitezke.

Posizionamenduan eta buruaren interpolaziorako funtzioetan doitasuna bermatuta dago servomotor bat edo biren bitartez eta kodegailu zentral baten bitartez. C Ardatzeko sistema honek doitasun eta errepikakortasun handia ahalbidetzen du, eta hori ezin hobea da doitasunezko edozein eragiketatarako. Are gehiago, bere makina guztien kalitatea bermatzeko, SORALUCEk laser probak egiten ditu fabrikatutako tornu bertikalen ardatz lineal eta buruetan.

SORALUCE torneaketa bertikaleko zentroak merkatuko azken berritasunak onartzeko eta proiektu erabat pertsonalizatuak eskaintzeko diseinatuta daude, esaterako, honako sektore hauetarako: energia sorkuntza, doitasun handiko errodamenduak, meatzaritza, balbulagintza, azpikontratazioa eta ontzigintza.

Egunero egin den Torneaketa Bertikaleko Masterclassean, bertaratu direnek planteatu diren hainbat erronka teknikotarako erantzunak jaso dituzte. Bertaratuekin batera makinaren hainbat alderdi aztertu dira, hala nola, makinaren zehaztapenak, buruak, doitasuna eta produktibitatea, eta mekanizazio prozesuetan errentagarritasunik handiena lortzeko zer egin aholkatu zaie han izan direnei.

Horrez gain, DAS sistema (Dynamic Active Stabilizer) aurkeztu da maila nazionalean. Sistema horrekin makinaren dinamikaren portaera aldatu eta edozein lan baldintzatan egonkortu daiteke, mekanizazioaren errendimendua %300 ere handituta, eta DAS sistemarekin batera.Heidenhain etxearen TCN 640 kontrola ere aurkeztu da. SORALUCE FMT zentro futzioaniztunean egindako mekanizazio probetan ikusi ahal izan dira aurkezpen biak. Makinak aukera ematen du konplexutasun tekniko handia duten piezak makina berean mekanizatzeko, egokikortasun bikaina eskainita; hau da, mekanizaziorako denbora gutxiago erabilita eta azken erabiltzaileei diru aldetik aurreztea ahalbidetuta.

Makina honek lanerako gune malgua dauka, bezeroen premien arabera konfiguratu daitekeena, eta lan estazio bat edo gehiago eduki ditzake, bakoitzak mahai finkoak eta mahai birakariak dituelarik, bai fresaketetarako bai torneaketetarako.

Makina funtzio aniztunarekin aeronautikan, energia sektorean eta doitasunezko ingeniaritzan dauden konplexutasun handiko piezekin eragiketa guztiak –torneaketa, fresaketa, mandrinatzea, zulatzea, hariztatzea- pieza behin bakarrik lotuta egin daitezke, bai unitateka ekoizten denean bai seriean ekoizten denean.

SORALUCE FMT makinak dinamika handia dauka; hau da, ardatzean minutuko 45 metroko abiadurak eta 2 m/s2–ko azelerazioak ardatz bakoitzean. Dinamika handiak, buruaren potentzia / indar pare handiekin eta ardatz guztietako bultzada indarrekin (gehienez ere 16 kN-koa) konbinatuta, F-MT fresaketa-torneaketarako zentroa azken belaunaldiko soluzio izatea egiten du, txirbil harroketarako ahalmen handia duen eta fresaketan zein torneaketan ebaketa baldintza egonkorrak dituen makina, alegia.

Mahai birakaria integratuta du, motor zuzenez eragiten zaio, eta fresaketa eta torneaketa lanetarako erabili daiteke. 1600 mm-ko diametro maximorekin eta 8000 Kg-ko karga maximoa hartzeko ahalmenarekin, mahaiak b/min-ko abiadura maximoa du eta 2500 Nm-ra arteko momentu eragilea, 26000 Nm-ko momentu eragile tangentzialean oinarrituta, mahaia blokeatuta dagoenean.

Torneaketa eragiketetarako, F-MT makinak sistema bat dauka torneaketa burua lan gunetik kanpo automatikoki kargatzeko / deskargatzeko. Torneaketa burua makinaren fresaketa buruaren gorputz nagusira egokitzen da, eta horri esker makinak txirbil harroketarako ahalmen handia dauka. Doitasun handiko mekanizazioa egiteko ahalmena ere badauka, buruaren errodamenduak beti guztiz babestuta daudelako.

DANOBATGROUPeko dibisioa da SORALUCE, eta munduan erreferentea da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalari dagokienez.

50 urte baino gehiago izanik, eremu teknologiko horiekin lotura duen edozein premiari erantzuteko lankide ezin hobea bihurtu da. Bezeroek aitortzen dutenez, SORALUCE aditua da beraiei efizientzia eta produktibitatea hobetzera bideratutako soluzioak eskaintzen, eta bezero bakoitzaren premia indibidualetan oinarrituta produktu bakoitza pertsonalizatzeko gai da teknologikoki, bai eta giltza eskura erako proiektua sortzeko ere, inbertsiogileak eskatutako kalitate, eraginkortasun eta kostu parametroen arabera lerro osoak diseinatu, instalatu eta abian jarriz.