
SORALUCE ikerketa eta garapen proiektu batean murgilduta dago teknologia berriak sortzeko alor baten bidez, bere lehiakortasuna handitzeko helburuarekin.
18-01-2013
SORALUCE, IK4-IDEKO Zentro Teknologikoarekin lankidetzan, “COMBO' proiektua garatzen ari da; proiektu horrek honako hau lortzea du helburu:
- Zehaztasuna, produktibitatea eta funtzionalitatea handitzeko teknologia berriak
- Garapen teknologiko alor baten bidez, fresatzeko-mandrinatzeko makinak fabrikatzerakoan lehiakortasuna handitzea.
- Merkatuaren eskakizun zorrotzei erantzutea
- Teknikaren egoerari dagokionez, bereizte teknologiko garbia izatea.
- Fresatze-mandrinatze azpisektorean SORALUCEren merkatu kuota handitzea.
- Zehaztasuna handitzea: piezan lortu beharreko bukaerako zehaztasunean zuzenean eragiten duten mota guztietako akatsen konpentsazioari helduko zaio. Zehaztasun eskakizunak gero eta handiagoak dira merkatuan, bai dimentsio doitasunean, bai gainazal akabera kalitatean. Modu horretan, neurketarako sistema aurreratu eta modulu matematiko berriak garatuko dira, gero akats kritikoak konpentsatzeko, bereizte teknologikoa ahalbidetuko dutenak.
- Produktibitatea handitzea: ebaketa baldintzen kontrol aktiboa ahalbidetuko duten sistemak garatuko dira, probak egingo dira makinaren alderdi kritikoetan material berriak sartzen eta funtzionaltasun aniztasunaren arloa garatuko da; horrez gain, eraginkortasun energetikoa eta ekodiseinu alderdiak ere aztertuko dira.
- Funtzionaltasuna handitzea: softwarean oinarritutako sistemak garatuko dira, ezagutza makinan integratuko dutenak, CNCtik langileari laguntzak emanez, kontrol eta diagnosirako funtzionalitate berriak.