Skip to main content
2019/12/17

Giza kapitalarekin duen konpromisoa indartu du Danobatgroupek Gipuzkoa Talent topaketan

Giza kapitalarekin duen konpromisoa indartu du Danobatgroupek Gipuzkoa Talent topaketan

Giza kapitalaren garapenarekin duen konpromisoa ezagutarazteko, Gipuzkoa Talent euskal enpresen eta lanera atzerrira joan beharra izan duen talentu profesionalaren arteko loturak indartzeko diseinatutako foroak egin ohi duen topaketaren laugarren edizioan parte hartuko du Danobatgroup enpresa taldeak.

Ekitaldia datorren abenduaren 23an egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Donostiako Reale Arenan, kualifikazio handiko profesionalak Euskadira erakartzeko helburuarekin eta euskal enpresetako talentua kudeatzeko planetan laguntzeko.

Makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen fabrikatzaileak stand propioa edukiko du topaketan, eta bertan hitzaldiak ere eskainiko ditu, industri taldeak talentua estrategikoki kudeatzeko duen eredua azaltzeko eta balioan jartzeko.

“Talentua estrategikoki kudeatzeko eredu baten bidez gauzatu dugu pertsonekin dugun konpromisoa; gure profesionalak erdigunean jarrita egituratzen den eredu bat da, profesionalak beraiek ahalduntzea eta taldearen barruan egiten duten ibilbidearen gidari izatea du helburu”, adierazi du Danobatgroupeko Kudeaketa Sozialeko zuzendari Iker Usabiagak.

Bere iritziz, industriaren sektoreak hainbat erronka ditu aurrean, hala nola ekoizpen inguruneen digitalizazioa eta eraldaketa, eta erronka horiek ekarriko dute aldaketetara egokitzeko ahalmen handia, etengabeko ikaskuntzarekiko ardura eta erronka berriei aurre egiteko irrika duten profesionalak eskatzea.

“Ekitaldian egonda, gure taldeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ahal izango ditugu une honetan beren karrera atzerrian garatzen ari diren arren aukera berrien bila ari diren eta Euskadira itzultzeko aukerak aztertzen ari diren pertsonen artean”, gehitu du Usabiagak.

Gipuzkoa Talent ekitaldiaren baitan, aurreikusita dago atzerrian ari diren profesionalen eta taldeko arduradunen arteko elkarrizketak egitea, elkar ezagutzen hasteko eta ikuspuntuak trukatzeko.

“Atzerrian lanean ari den talentuaren kezkak ezagutzeko eta langile berriak hartzeko dauden aukerak aztertzeko balioko du foroak. Urtero parte hartzen dugu ekimen honetan, profil interesgarriak, dinamikoak eta nazioartean ibilbide sendoa egina dutenak ezagutzea ahalbidetzen digulako”, gaineratu du Usabiagak.

1.300 langileko plantillarekin eta berrikuntzak egiteko eta erronka teknologikoak gainditzeko bokazio nabarmenarekin, Danobatgroupek konpromiso sendoa dauka pertsonekin.

Makina-erremintaren Kongresuaren azken edizioan, urrian, taldeko Berrikuntza zuzendari Nerea Arangurenek mahai inguru batean hartu zuen parte, Bic Gipuzkoako zuzendari gerente Marisa Arriolarekin eta PeopleMatterseko zuzendari Camila Hillier-Fryrekin batera, besteak beste, non talentuaren kudeaketari lotutako erronka nagusiak aztertu ziren nagusiki.

Pertsonen ardatzean taldeak duen estrategia ezagutarazteko balio zion ekitaldiak Aragureni, pertsonen garapen profesionala bultzatzea eta erronka ugari dituen eta etengabe aldatzen ari diren ibilbide pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetuko duten karrera kurbak definitzea eskatzen duen eredua izanik estrategia hori.

 

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.