Danobatgroupek Elgoibarko eta Mendaroko Ekiola kooperatiba proiektua babestu du

-
Industria taldeak 120.000 €-ko partehartze ekonomikoa egin du instalazio fotovoltaiko bat instalatzeko, eta Elgoibarko eta Mendaroko 650 familia inguruk jasoko dute instalazio horren onura.
Danobatgroup industria taldeak bere inguruko garapen jasangarriarekin duen konpromisoa agerian utzi du berriro ere, 120.000 eurorekin lagundu baitu Ekiola energia proiektua. Laguntza ekonomiko horrek industria taldeak Debabarrena eskualdean eragin positiboa sortzeko egindako apustua azpimarratzen du.
Mendaroko eta Elgoibarko udalek, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Krean ingeniaritzak (Mondragon Korporazioan integratuta) bultzatutako ekimenari esker, 650 familia inguru energiaz hornitu ahal izango dira, trantsizio energetiko bidezko eta jasangarria sustatuz. Planta fotovoltaikoaren instalazioa Azkaraten egingo da, 30 urteko bizitza erabilgarria izango du, eta obrak 2025ean amaitzea espero da. Proiektuari buruzko informazio gehiago esteka honetan.
Danobatgroupen ekarpena taldeak iraunkortasuna bere jardueraren ardatz transbertsal gisa kokatzeko egindako apustu irmoaren barruan kokatzen da, ASG printzipioek gidatuta (Ingurumena, Soziala eta Gobernantza). Lan hori Ekiola bezalako ekimenei emandako laguntzan islatzen da, eta herritarrek kudeatutako eredu berritzaile baten alde egiten du, taldearen balioak eta DNA kooperatiboa partekatzen dituena: talde lana, parte hartze aktiboa, erantzukizun partekatua eta lurraldearekiko konpromisoa.
Gainera, ekarpen ekonomikotik haratago, Danobatgroupeko kooperatibetako pertsonek modu aktiboan lagundu dute Elgoibarko eta Mendaroko Ekiola kooperatiba garatzeko eta sortzeko prozesuan. “Enpresa kooperatibo gisa, badakigu pertsonak helburu komun batekin batzen direnean, emaitzak hobeak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak direla”, nabarmendu du Erika Lehr Danobatgroupeko Kontseilu Errektoreko idazkariak.