DANOBATek enpresa foro bat hartu du, Alemaniako merkatuarekin dituen harremanak indartzeko

DANOBATek enpresa foro bat hartu du, Alemaniako merkatuarekin dituen harremanak indartzeko

24-05-2019
  • Makina-erreminten fabrikatzailearen instalazioetan egin da Círculo Hispano Alemán erakundearen 33. edizioa, 90 enpresa baino gehiagoko ordezkarien presentziarekin.
  • Ekitaldian egon dira Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsul Michael John Voss, Alemaniako Merkataritza Ganberak Espainiarako duen zuzendari gerente Walther von Plettenberg, eta Bizkaiko Gobernu Ordezkariorde Vicente Reyes.
  • DANOBATGROUPek nazioartean hedatzeko hartutako konpromisoari erantzuteko ekintzetako bat da topaketa; izan ere, industri talde horretako kidea da euskal enpresa.

Elgoibar, 2019ko maiatzaren 24a.- DANOBAT makina-erreminten eta ekoizpen sistemen euskal fabrikatzaileak Círculo Hispano Alemán erakundearen 33. edizioa hartu du bere instalazioetan, eta Alemaniako merkatuaren alde egiten duen apustua indartzeko balio izan dio, bai eta Europa erdialdeko herrialdearekin dituen harremanak sendotzeko ere. Izan ere, Alemania da enpresak Europan duen destinu komertzial nagusia.

Ekitaldia, non 90 enpresa alemaniar edo herrialde honekin harreman sendoak dituzten enpresetako ordezkariak egon baitira, Alemaniak Bilbon duen kontsuletxeak eta Alemaniak Espainiarako duen Merkataritza Ganberak elkarrekin antolatu dute.

Ekitaldian egon dira Bizkaiko Gobernu ordezkariorde Vicente Reyes, Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsul Michael John Voss, eta Merkataritza Ganberako zuzendari gerente Walther von Plettenberg, eta DANOBATeko zuzendari gerente Xabier Alzagak eta Mondragoneko lehendakari Iñigo Ucinek egin diete harrera horiei denei.

Ordezkari taldeak makina-erreminten fabrikatzaileak Elgoibarko udalerrian dituen instalazioak bisitatzeko aukera eduki du, bai eta enpresaren bikaintasun zentroa ere, zeina azken belaunaldiko ekipamenduez hornituta dagoen. Zentro horretan, enpresak bere bezeroen erronka teknologikoei erantzuten saiatzen da, berrikuntzaren bitartez.

“Topaketa honek gure enpresaren eskaintza teknologikoa ezagutarazteko balio izan digu, industriako fabrikaziora bideratutako soluzio berritzaileen eta balio erantsi handiko zerbitzuen garapenean espezializatuta baitago. Topaketak, halaber, Europako makina-erreminten fabrikatzaile nagusi gisa ditugun ahalmenak partekatzea ahalbidetu digu. Adituak gara doitasunezko soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen, gure bezeroen premietara erabat egokituta, eta faktore horrek lehiakorragoak izaten laguntzeko aliaturik hoberenetako bat bihurtzen gaitu”, ziurtatu du Alzagak.

Soluzio teknologikoki berritzaileak eta erabat pertsonalizatuak garatzen 65 urte egin ondoren, DANOBATek Alemaniako merkatuari garrantzia ematen dio eta horren erakusgarria da DANOBAT-OVERBECK. 1924an sortu zen konpainiaren enpresa hori, eta gaur egun 3.000 bezero baino gehiagoko zorroa du, eta 7.900 makina baino gehiago fabrikatuta eta 95 herrialdetan instalatuta.

Gainera, DANOBATek hainbat bezero ditu merkatu alemaniarrean, hala nola Siemens, Lufthansa, Rolls Royce Deutschland, Mahle, Sew, ZF, Ronal, Daimler, FAG, Kennametal, Man, SMS eta MTU.

Fabrikatzaileak oso-oso zorrotzak diren sektoreetarako egiten du lan, esaterako, trengintzaren, automobilgintzaren, ekipo ondasunen eta aeronautikaren sektoreetarako. “Bi segundoan behin aireratzen da gure makinek mekanizatutako turbinak dituen hegazki bat eta egunero 3 milioi pertsonak egiten dute hegan DANOBATen makinek arteztutako piezak dituzten hegazkinetan”, zehaztu du Alzagak.

Círculo Hispano Alemán erakundearen topaketa euskal enpresaren egoitzan egitea da DANOBATGROUPek, zeina DANOBAT bere baitan hartzen duen industri taldea baita, nazioarteratzearekin, merkatuetara irekitzearekin eta negozio aukera berriak bilatzearekin hartutako konpromisoaren barruan sartzen diren ekintzetako bat.

 

DANOBATi buruz

DANOBAT makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzailea espezializatuta dago fabrikazio industrialerako soluzio teknologiko aurreratuak eta bezeroen premietara erabat egokitutakoak eskaintzen.

DANOBATGROUPeko kidea da eta MONDRAGON Korporazioaren barruan dago, nazioartean sendo ezarrita dago, eta balio erantsi handiko soluzioak fabrikatzen ditu.

 

DANOBATGROUPi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.

DANOBAT acoge un foro empresarial para reforzar sus vínculos con el mercado alemán