Tag-ak - Danobat-overbeck

DANOBAT-OVERBECK PREZISIO HANDIKO ARTEZTEKO MAKINAK CANNEX 2018 AZOKAN

DANOBAT-OVERBECK PREZISIO HANDIKO ARTEZTEKO MAKINAK CANNEX 2018 AZOKAN

02-05-2018

DANOBAT-OVERBECK Chinako Guanzhouko CANNEX azokan egongo da maiatzaren 15tik 18ra.

Biltegi-erreminten sorta zabala ekoizteko eta konpontzeko balio duten DANOBAT-OVERBECK IRD artezketa- makinek, ekoizpen malgu eta merkearen kontzeptu berritzailea ezarri dute, molde eta matrizeen fabrikaziorako erreminta sorta osora bideratuta eta egonkortasun eta produktibitate handia eskainita.

Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia

Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia

22-06-2017

Artezketa, piezak industrian konformatzeko metodorik garrantzitsuenetako bat da. Horrela sortutako piezen doitasun handia eta ateratzen diren gainazalen kalitate bikaina dira bere onurak.  Gainera, material desberdinak mekanizatzeko prozesu ezin hobea da. Erremintetarako altzairuak edo plastikoak mekanizatu daitezke, bai eta materialik gogorrenak ere, hala nola metal gogorrak, material zeramikoak edo diamantezkoak.  Horrek, ordea, eskatzen du erabilitako makinek goren-goreneko baldintzak edukitzea doitasunari dagokionez.  Txantxetan, sektorean esan ohi da horretarako „µ zatitu“ beharko litzatekeela. Fabrikatzaile liderretako batekin hitz egin dugu.

ANCAk inbertsioa egin du DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina bat erosteko

ANCAk inbertsioa egin du DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina bat erosteko

25-05-2017
  • DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina erosteko egin duen inbertsioarekin, ANCAk bere tailer mekanikoaren gaitasuna handituko du, egiten dituen CNC artezteko makinetan doitasun handiko osagaiak eskaini ahal izateko.
  • Berriki DANOBAT-OVERBECK ID-400L doitasunezko barne-artezketa egiteko makina bat instalatu da Melbourneko ANCAren egoitza nagusian, Australian.
DANOBAT OVERBECK Hessentag jaialdian egon da,  Alemanian dagoen hitzordu kultural nagusienetakoa

DANOBAT OVERBECK Hessentag jaialdian egon da, Alemanian dagoen hitzordu kultural nagusienetakoa

03-06-2016

Hessentag jaialdia, Oktoberfestaren ondoren, urteko ekitaldirik garrantzitsuena da Alemanian. 1961az geroztik ospatzen da, Alemaniako bihotza den Hesseko eskualde guztiak ordezkatzeko.

Jatorriz, jaialdia asteburu batean egiten zen, baina, jaialdia hainbeste hazi denez, azken urteetan jaialdia astebetekoa izaten da. Helburua Hesseko kultura, tradizioa eta bizimodu modernoa konektatzea da.

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

07-09-2015

DANOBATGROUPek bere bi produktu marketako, DANOBAT eta SORALUCE, teknologiarik aurreratuenak izango ditu ikusgai mundu mailan bi urtean behin egiten den makina erreminta erakustazokarik garrantzitsuenean. EMO 2015 erakustazoka hau Milanen egingo da urriaren 5etik 10era bitartean.

Erakustazoka honen garrantziaz jabetuta DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produkturik aipagarrienak erakutsiko ditu hiru stand ezberdinetan, non azken generazioko teknologiarekin bi marka hauek duten konpromisoa erakutsiko den eskakizun maila altua duten sektoreei zuzendutako azkeneko soluzioekin.

Kanpoaldeak eta barrualdeak arteztu eta hariztatzeko soluzio makina, ID-400 L

DANOBAT-OVERBECK doitasun handiko artezteko makina berria

17-07-2015

DANOBAT-OVERBECKDANOBATGROUP taldeko parte denak, piezen kanpoaldeak eta barrualdeak arteztu eta hariztatzeko soluzio berri bat garatu du. Makinaren izena ID-400 L da, eta doitasun eta malgutasun handiz egiten ditu lan horiek. Ekipamendu berritzailea buruen ardatz, erreminta-etxeen ardatz eta torlojuen kokalekuetarako pentsatuta dago bereziki.

Artezteko makina hau Herborneneko (Alemania) instalazioetan diseinatu da, eta 1.300 mmko luzera ere duten piezekin erabili daiteke (luzetarako OD/ID maximoa 280 mm-koa izanik). Horrez gain, 400 mm-ko diametroak artezten uzten ditu, 350 Kg ere dituen piezetan.

DANOBAT BGM artezteko makinen seriea

DANOBATek indartu egin du oil&gas soluzioen espezializazio arloa balbulen bolak mekanizatzeko BGM artezteko makinen seriearekin

29-05-2015

Oil&Gas sektorea beti nabarmendu da industria merkatuko zorrotzenetarikoa izateagatik. Energia baliabide eskuragarri gutxi egoteak, eta ur sakon, presio handi, tenperatura baxu eta muturreko baldintzetan gero eta jarduera gehiago egiteak, horrek denak eta produktibitate eta fidagarritasun bikaina lortzeko premia latzak, industria erronkatsua bihurtzen dute, mundu konplexu batean.

DANOBATGROUPek giltza eskura erako soluzioetan espezializatutako negozio arlo bat du,  Oil&Gas industriarako. Urteak daramatza enpresak munduan liderrak diren fabrikatzaileekin elkarlanean, besteak beste, Aker SolutionsCameronMetsoMogasNOVTenarisTpco eta Vallourec enpresekin, horientzako balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen hodi, kuplak, presio handiko balbulak, balbulen boladun asentuak, eta bola balbulen bolak eta antzeko piezen mekanizaziorako.

DANOBATGROUPek apirilaren 22tik 27ra bitartean Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

DANOBATGROUPek Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

17-04-2015

DANOBATGROUPek bere bi produktu marken, hau da DANOBATeta SORALUCE marken azken aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu CIMT 2015ean, makina erreminta arloko Txinako nazioarteko erakustazokaren 13. edizioan.

DANOBATGROUPek E2 pabilioiko 201 estandean ondorengo makinak jarriko ditu ikusgai: zutabe mugikordun fresaketa eta mandrinaketarako neurri handiko SORALUCE FXR 16000-W , barneak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK artezteko makina, IRD modeloa, eta DANOBAT hobidun tornua trenen errodadura eta trenetarako balaztatzeko diskoen mantentze lanetarako. Era berean, estandean maketa bat ere izango da muntatutako ardatzen fabrikazioa, ikuskapena eta muntaketarako giltza eskura proiektuaren xehetasunak ikusteko. Proiektu hau India Railways-erako egiten ari da eta guztira 15 ekipo ditu, ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makina, osagaiak manipulatzeko robot sistema bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa, besteak beste. Honekin guztiarekin batera beste produktu batzuei buruzko informazio zehatza ere emango da: artezteko makinaktormuakfresatzeko-mandrinatzeko makinakpuntzonatzeko makinaktolesteko makinaklaser bidezko ebaketako makinak eta trenen sektorea eta oil&gaserako giltza eskura soluzioak.