
Talleres Allus-ek DANOBATen alde egin du neurri handiko piezak mekanizatzeko
17-04-2012
Talleres Allus-ek, neurri handiko piezak zehaztasunez mekanizatzera dedikatzen den enpresak, Danobaten jarri du bere konfidantza osoa eoliko-offshore, petroleoa, aeronautika zein ekipo ondasunen arloko neurri handiko piezak torneatu eta fresatzeko.
Funtzio anitzeko tornu bertikal bat da VTC-8000-H. Neurri bereziak izango ditu ekipo bakar egiten duena mekanizatu handien sektorean.
Estrukturako elementu nagusiak burdin urtu eta burdin estabilizatukoak dira, dardararik izan ez dadin eta makinaren ahalik eta ziurtasunik eta egonkortasunik handiena lortzeko. 220.000 Kg dituen torneaketarako zentro honek 150 Tn-ko pisua, 8.000 mm-ko diametroa eta 4000 mm-tik gorako altuerako piezak onartzen ditu. Langeta bertikalki mugitzeko aukerari esker bai altuera txikia zein altuera handiko piezak mekaniza daitezke kalitate zein zehaztasun handienarekin langeta edozein posiziotan egonda ere.
Makina hau teknologiarik aurreratuenekin ekipatuta egonik ondorengo arloetan aplikatzeko gai da teknologia hidrostatikoa:
- X eta Z ardatzetan erabiltzen dituzten irristatzeko gida hidrostatikoak.
- Mahaia elementu hidrostatikoen bidez eusten da bai erradial eta axialki