Skip to main content
2012/06/25

SORALUCEk lotura mekatroniko aktiboen garapenerako proiektu batean parte hartzen du

  PoPJIM Europear proiektuaren testuinguruan, 'Plug-and-Produce osagaiak kontrol moldatzailerako', SORALUCEk lotura aktiboen integraziorako jarduerak egiteaz eta eraikitako prototipoak makinan erakusteaz arduratuko da. Lotura hauekin makinaren jokabide dinamikoa hobetu nahi da, indargetzea handituta eta makinako loturen zurruntasuna aldatuta.

PoPJIM proiektua, 'Plug-and-Produce osagaiak kontrol moldatzailerako', lankidetzako proiektu bat da eta Europako Batzordeak 2007-2013 aldian martxan jarritako I+Gko 7. Esparru-Programaren baitan dago. Stockholmeko KTH zentro suediar entzutetsuak koordinatuta, erkidegoko 7 herrialdetako beste 9 erakundek ere parte hartzen dute. PoPJIM-en lotura mekatroniko aktiboak egingo dira makina-erremintan osagaiak lotzeko. Lotura mekatroniko aktiboak indargetze eta zurruntasun aldabera ematen du, egin beharreko mekanizatuaren arabera. Orain arte mekanizatuan dagoen ezegonkortasuna konpontzeko, ebaketa parametroak aldatu dira makinaren ezaugarri dinamikoen eskakizunetara egokituz, eta askotan produktibitatea txikitu egin da. Lotura mekatroniko aktiboekin ordea, makinaren ezaugarri dinamikoak doitzen dira, egin beharreko mekanizatuaren arabera. Lotura aktiboa funtsean hau da, aurreatezatutako zenbait plaka -lotura aktiboa aurrekargatu eta makinaren egiturara egokitzeko-, eragingailu piezoelektrikoa loturaren aurrekargaren aldaerarako, zenbait sentsore aurrekarga hori neurtzeko eta material konposite biskoelastikoa -zurruntasun eta indargetze ezaugarriak ematen ditu aurrekargaren arabera. Proiektuaren inguruko informazio gehiago