Skip to main content
2015/11/16

SORALUCEk energiaren sektorearen bilakaerari laguntza eskainiko dio Nuclear AMRC erakundearekin elkarlanean

SORALUCEk energiaren sektorearen bilakaerari laguntza eskainiko dio Nuclear AMRC erakundearekin elkarlanean

SORALUCEk eta Ekoizpen Nuklearrerako Ikerketa Aurreraturako Zentroak (Nuclear AMRC) epe luzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute energia nuklearraren eta beste sektore berritzaile batzuen fabrikazio prozesuen garapena sustatzeko.

Nuclear AMRC 2009an sortu zen ekoizpen enpresen ezagutzak, praktikak eta esperientziak uztartzeko, unibertsitateen ahalmenarekin batera. Sheffield-eko Unibertsitateak zuzentzen du Manchester Dalton Nuclear Institute Unibertsitatearen laguntzarekin. 40 enpresa baino gehiago gehitu zaizkio Nuclear AMRC erakundeari, bai erreaktoreen hornitzaile eta lehen mailako hornitzaileak, bai eta ekipo eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituzten hornitzaileak ere.

Nuclear AMRC ikerketa lantegia, 8.000m2 dituena, 2012an inauguratu zen eta gaur egun 28 milioi £ baino balio handiagoa duten azken belaunaldiko ekipoak ditu, besteak beste SORALUCEren FX 12000 makina, lankidetza ikerketan erabileran munduko mekanizazio zentrorik handiena dena. Makina hau, baterako ikerketa egiteko erabiltzen da, bai eta pieza konplexuen fabrikazio prozesuetan hobekuntzak egiteko ere. Pieza konplexu hauen prozesuek, hainbat kasutan ez dute hobekuntzarik izan azken 50 urteetan, oso sektore kontserbakor honek dituen fabrikazio arauek jarritako mugak direla eta.

Nuclear AMRC erakundearen kide izanik, SORALUCE energiaren sektorean soluzio berrien ekarpenak egiten zentratuko da, bezeroen beste sektore batzuetan jada aplikatutako prozesu eta teknologiak ere txertatuko dituelarik.

Stuart Dawson, Nuclear AMRC erakundearen operazio zuzendariaren arabera: "Doitasunezko- ontzi eta erreaktorearen barne osagaien barietate handiarekin lan egingo du makinak. Gehienak altzairuzkoak edo altzairu austenitakozkoak dira, maiz nikelarekin estalita daudenak eta piezaren gainazalaren kalitatea mantentzea prozesu gakoa dutenak. Pieza mota hauek orokorrean 60 urtera arteko zerbitzu-bizitza izan dezakete, presio eta tenperatura altuarekin lan egiten dutelarik ingurune zailetan.

“Nuclear AMRC erakundeak SORALUCErekin egingo duen lanaren alde garrantzitsuena, mekanizazioaren eta produktibitatearen mugak ongi ezagutzea izango da, osagai hauen gainazalaren kalitateari negatiboki ez eragiteko”.

Fabrikazio Aurreratuaren ikerketak, soluzio modernoagoak eta malguagoak eskainiko ditu sektore energetikoaren erronkak betetzen laguntzeko. SORALUCEk, giltza eskura diren fabrikazio soluzioei buruzko ezagutza eskainiko du Nuclear AMRCren ahalmenak handitzeko, bai eta merkatuan egindako zenbait garapen teknologiko ere, hala nola, DAS (Dynamics Active Stabiliser) SORALUCEk garatutako sistema, patentatzeko zain dagoena eta makinaren dinamika aktiboki eraldatzen duena, fabrikazio tradizionalaren arauak hautsiz.

Jay Shaw, Nuclear AMRC erakundearen Mekanizazio arduradunaren arabera: "Oso pozik gaude SORALUCE Nuclear AMRC erakundean sartu delako. Gure SORALUCE FX 12000 zentroak duen balio ikusi da gure industria-bazkideen artean. Bere tamaina eta gaitasunari esker, mekanizazio lanik zorrotzenak gauzatzea ahalbidetzen digu energia sektorearen hainbat aplikazio kritikoetan eta doitasunezko aplikazioetan”.

"Lankidetza akordio garrantzitsua da gure enpresarentzat, egokia baita aurretik beste sektore batzuetan ohikoak diren soluzioak energia sektorean probatzeko. Gainera, bezeroekin lan egiteko aukera emango digu lankidetzan fabrikazioaren kontzeptu berriak garatzeko eta oso eskari zehatzak dituen sektore konplexu batentzako soluzioak garatzeko” dio Xabier Mendizabalel, SORALUCEko I+G Zuzendariak.

T W Ward CNC Machinery LTD, SORALUCEk Erresuma Batuan duen banatzailea ere, Nuclear AMRC erakundean sartu da, balio erantsia duten zerbitzuak eta mantentze lanen kontratua eskaini dizkiolarik lankidetzari.

Erakunde hau konpromisoaren oinarri da bai SORALUCErentzat bai eta Ward CNC rentzat, Erresuma Batuko ingeniaritzaren gaitasunen garapenean ekarpenak egiteko. Azken urte honetan entrega arrakastatsuak egin ditu Babcock Intl, GE Oil & Gas eta JCB Compact bezalako enpresetan.