
SORALUCEk Blue Competence ekimenarekin bat egin du
11-06-2013
SORALUCEk Blue Competencerekin bat egin du, CECIMO Makina-erreminten Industrien Elkarte Europarrak iraunkortasunaren alde bultzatu duen ekimen horrekin, alderdi ekologiko, ekonomiko eta sozialen bitartez iraunkortasunaren gaiari heltzeko .
SORALUCE balio eta printzipio ekologiko, ekonomiko eta sozialekin konprometituta dago fresatze eta mandrinatze prozesu eta lan horietarako produktu eta teknologia iraunkorrak fabrikatuz. Enpresak iraunkortasuna kudeatzeko sistema bat erabiltzen du, sistema hori izanik enpresak garatzen dituen berrikuntzen ardatzetako bat, eta baliabideei dagokienez iraunkor eta efizienteak diren soluzioak eskaintzen ditu. Iraunkortasunera bideratuta dago erabat, fresatzeko eta mandrinatzeko makinak diseinatu eta fabrikatzeko prozesu osoan eta haien bizitzaldian.
SORALUCE produktuaren bizitza zikloaren kudeaketan, fresatzeko eta mandrinatzeko efizientzia asko hobetzen duten ondoko alderdien kudeaketa da nagusi:
- Energiaren galeraren murrizketa.
- Fabrikazioaren fasean zehar makinen moduluetan kontsumitzen den materiala.
- Pieza mugikorren gutxieneko kopurua.
- Gutxieneko osagai hidraulikoak.
- Tresna aldaketa elektromekanikorako sistemak.
- Eragintza sistema zuzenak.