Skip to main content
2016/11/18

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

Makina-erremintaren fabrikatzaile europarrak, zeina fresaketan, mandrinaketan eta torneaketan aditua baita, bere balio erantsi handiko proposamen teknologikoa aurkeztu zuen bere Technology Days ekitaldiaren 6. edizioan, enpresak Limburgen duen BIMATEC SORALUCE Bikaintasun Zentroaren 25. urteurrena ospatzen ari zen une berean.

Europako, Amerikako eta Asiako 800 bezero baino gehiagoren asistentziarekin, SORALUCEk bere azken berrikuntzak eta garapenak aurkeztu zituen, benetako mekanizazio baldintzetan. Horretarako, Bira Teknologiko bat egin zuen, non fresaketarako, mandrinaketarako eta askotariko funtzioetarako 9 makina erakutsi zituen. Biran zehar, zuzeneko erakusketak egin ziren makina bakoitzaren ahalmenak azaltzeko, eta duela gutxi Quality Innovation of the Year eta Best of Industry Award sariak eskuratu dituen DAS teknologiaren erabileraren adibide ikaragarriak eta tresneriarako DAS berritzailea erakutsi ziren.

Biran zehar, SORALUCE makinetan aplikatzen diren beste teknologia batzuk ere erakutsi ziren. Zehazki, produktibitatea, doitasuna eta multifuntzioa hobetzeko teknologiak erakutsi ziren, hala nola Ram Balance sistema, ahariaren konpentsazio dinamikorako CNC sistema , zeinak kanaberaren irteera makinaren gainerako buruekin erabat automatikoki trukatzen duen, kanabera desberdinak eta askotariko diametro eta luzeradunak edukitzea ahalbidetuta. Buruen kalibraziorako SORALUCE DHC sistema dinamiko berria edo buruaren aitzinamendua automatikoki doitzeko ADAPTIVE CONTROL sistema, biak ala biak protagonista izan ziren biran.

Horrez gain, SORALUCEk produktibitatea hobetzeko eta ahaztutako mekanizaziorako automatizazio sistemetan egin dituen azken garapenak erakutsi zituen, bai eta pieza handietarako multitasking soluzioak, gantry teknologia eta 5 ardatzeko mekanizaziorako eta multitasking eragiketetarako SORALUCE H100 eta H200T buru berriak ere.  

SORALUCEk fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako makinen belaunaldi berriaren gama osoa aurkeztu zuen lehengo aldiz  

Belaunaldi berria SORALUCEren balioen adierazpena da: fidagarritasuna, doitasuna eta lehiakortasuna. Kontzeptu horien barruan, bezeroek hobekuntza handiak aurkitzen dituzte mantentze lanetan, ergonomian, dinamika altuan eta lan esparruaren segurtasunean.

SORALUCE Belaunaldi Berria makinaren berrikuspen osoan oinarritzen da, erabiltzailearen ikuspegitik; funtzionamenduaren eraginkortasuna hobetzen eta Makina Osoaren kontzeptuan zentratzen da.Kontzeptu honek, makina ez ezik, lan egiteko esparru osoa ere hartzen du kontuan. Langilearen eta makinaren elementuen arteko interakzio guztiak aztertzen dira aplikazio ezin hobea lortzeko. Diseinuan egindako eboluzioari esker, errazagoa da makina erabiltzea eta mantentzea, eta lan ingurua ergonomikoagoa eta seguruagoa da langilearentzat. Diseinu berritzaile horrengatik eskuratu du duela gutxi SORALUCEk Red Dot 2016 saria.  

SORALUCE urrats bat gehiago aurrerago doa bere SMART MACHINEekin  

2016ko Technology Days ekitaldian egin ziren erakusketen barruan, SORALUCEren Smartr Machineak leku nabarmendua eduki zuten.Fresatzeko-mandrinatzeko makina horiek 4.0 Industriaren kontzeptuan sartzen diren elementu teknologikoak dituzte, eta elementu horiek «cloud computing»-ean oinarritutako monitorizazio pakete oso batean zehazten dira.

Hainbat erabilera ditu, hala nola makinaren egoera denbora errealean ikusi eta unean uneko mekanizazio programaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua emateko aukera, eta geldialdietan posta elektronikoak bidaltzekoa ere bai; erabiltzaileentzako sentikorrak diren gaien gaineko txostenak sortzeko aukera, esaterako produkzioaren edo prozesuaren gainekoak, edo energiaren kontsumoaren edo mekanizazio zikloen portaeraren gainekoak; eta instalazioaren mantentze lanetarako funtsezkoak diren seinaleen diagnostikoa egiteko aukera. Eta hori dena konexio seguruen bitartez, PC baten bitartez edo web bidez internetera sartzeko bide sinple bat duten gailu mugikorren bitartez.  

25 urte Alemaniako merkatuan aitzindari  

Mende laurdena igaro da jada BIMATEC SORALUCE eratu zenetik; beraz, aliantza teknologiko-komertziala 25 urte bete ditu, eta pozik daude bere fundatzaileek amesten zuten aurrerapena egia bihurtu dutelako: Alemaniako merkatuan lider bihurtzea eta bezeroei soluzio aitzindariak eskaintzea.

BIMATEC SORALUCE 1991n jaio zen, SORALUCE produktua eta marka Europan sartzeko bokazioarekin. Batasunak indarra ekarri zuen, eta SORALUCEk Alemanian dituen Walter Markuske y Fred Bisgwa bazkideekin bat egiteko hartutako konpromisoa epe luzerako erabateko apustua izan zen, eta frogatu da benetan asmatu egin zutela.

Hasieran, SORALUCEk “Soramill´ markarekin merkaturatu zituen bere makinak Alemanian; sendotzen joan den gama baten bilakaera progresiboaren lehen urratsa izan zen, izan ere, fresaketa eta mandrinaketa makinen sektorean liderra izatera heldu da Alemaniako merkatuan, erreferentziako bezeroen artean 1.000 makina baino gehiago instalatuta baititu. Abal horri esker, enpresak kontinenteetako mugak gainditu ahal izan ditu eta BIMATEC SORALUCE sortu, SORALUCEren Bikaintasun Zentro gisa, zeina funtsezkoa baita munduko posizionamenduko estrategian, jada 45 herrialdetan presentzia sendoa izanik.

Alemanian arrakastaz ezarri ondoren, SORALUCEk atzean utzi du “outsider´ izaera, eta, beste urrats bat gehiago emanda, makinen hornitzaile izaera hutsa izatetik benetako market driver izatera igaro da, hau da, agente teknologiko aktiboa izatera, aplikazio berriak eta gero eta eraginkorragoak garatzen, produktuei eta zerbitzuei balioa eransten, eta lider izanik bere bezeroei berrikuntzara bidean gidari lanak egiten.   Zentzu horretan, gakoa izan da BIMATEC SORALUCE Bikaintasun Zentroaren sorrera Limburgen, nazioarteko merkatuetan abangoardiako soluzioak eskaintzen jarraitzeko funtsezko plataforma baita. 2012an, zentroa berritu eta handitu egin zen, SORALUCEren 50. urteurrenarekin batera, eta orduan 2.500 m2-ko showrooma eta 1.200 m2-ko bulego gunea egin ziren bertan, tartean direla laguntza teknikorako zerbitzuaren departamentua, prestakuntza gelak, proiektuen kudeaketarako departamentua eta teknologia departamentua.

Gaur egun, BIMATEC SORALUCE zabalkunde fasean dago bete-betean, eta bere asmoa da fresaketa eta mandrinaketaren sektorean liderra izaten jarraitzea datozen 25 urteetan, arrakasta edukitzea ahalbidetu dioten arauei leial izanik: elkarrekiko konfiantza, gainditzeko gogoa, baterako ahalegina eta bezeroarengana modu garbian bideratuta egotea.

Ezagutza da etorkizunaren lehengaia eta SORALUCEk ezagutza partekatu nahi du

SORALUCE Academyaren munduko aurkezpenerako eszenatokia ere izan da 2016ko Technology Days ekitaldia. SORALUCEk ezagutza eta ikaskuntza bultzatu nahi du bere bezero, lankide, banatzaile, hornitzaile eta enplegatuengan, eta horren alde egiten du SORALUCE Academyren bitartez.

SORALUCE Academyn, bezeroak hainbat gaitako adituekin harremanetan jartzen dira, soluzioak eta proiektuak partekatzeko, ikasteko eta praktikan jartzeko. SORALUCEk gure bezeroen ezagutzan sakontzeko aukera eskaintzen du, industria bakoitzarerako bereziak diren eta praktikara bideratuta dauden mintegi, whorkshop eta masterclass paregabe batzuen bitartez.

Prestakuntzarako proposamen hau errealitate bihurtzeko, SORALUCEk beharrezkoak diren azpiegiturak ditu, bai eta mintegietarako gelak, buruen laborategi bat, I+G+Bko departamentu bat eta Ikerketa Zentro bat ere. Horrez gain, Limburgen, Alemanian, mintegietarako gelak eta probetarako ekipoak ere baditu, bere Bikaintasun Zentroan.

SORALUCEk honelako jarduera teknologikoak antolatzen ditu maila internazionalean, urteko programa batekin, non bezeroen ezagutzak eta trebetasunak partekatzen diren, ekipoen gaineko ezagutza eta erabilera maila handiagoak garatzeko , bezeroek beraien ekipoen errentagarritasuna ezagutu ahal dezaten eta beraien produktuen errendimendua optimizatu eta mekanizazio soluzio berriak garatu ahal ditzaten, esaterako garapen teknologiko berriekin eta periferiko berriekin, azken finean bezeroekiko harremanen kalitatea eta irismena hobetzeko.

Zerbitzu izar bat eta monitorizaziorako tresna berriak dira SORALUCEk egunero lantzen dituen errealitate bat

2016ko Technology Days ekitaldia SORALUCEko bezeroek gozatu ahal izan zuten multzo ezin hobea izan zen. Zuzeneko erakusketa teknologikoak, workshop ugari egunero, 25. urteurrenaren ospakizunak eta beraien zerbitzu ahalmenaren adibide sorta oso bat, kasu praktiko batzuekin zehatz-mehatz azalduta. SORALUCEk modu pertsonalizatuan egiten du lan, bezero bakoitzarekin. Bere Zerbitzu eta Soluzioen departamentuak proiektu berezio osoak garatzen ditu, I+G+Bko lantaldearekin eta ikerketa eta garapen zentroarekin estuki elkarlanean arituta.

Xabier Mendizabalek, SORALUCEko I+Gko zuzendariak, hala esaten zuen: “Merkatua etengabe aldatzen ari da eta bezeroen eskakizunak gero eta zorrotzagoak dira. SORALUCEn soluzio berriak garatzeko lanetan dihardugu egunero, besteak beste, makina multitaskingak, sistema automatizatuak, neurri handiko osagaietarako soluzioak, produktibititatea eta fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako gamaren doitasuna hobetzeko teknologiak, hala nola DAS sistema, zeina tresneriareko garapen berriarekin osatzen baita.´

Ahead of its time da SORALUCEren aurtengo Technology Days ekitaldirako leloa, zeinak ezin hobeto laburtzen baititu aste osoan BIMATEC SORALUCE Bikaintasun Zentroak erakutsi diren teknologiak.  

SORALUCE, esperientzia zabala  

Europar markak esperientzia zabala du, 2.500 makina baino gehiago salduta baititu, horietatik ia erdia Alemanian, oso merkatu zorrotzean, non, azken urteetan egiaztatu ahal izan denez, erosleen %80k bere produktuetan jarri duten konfiantza berriro. Aurten, SORALUCEk 25 urte beteko ditu Alemaniako merkatua liderra izaten eta 15 urte Italiako merkatuan erreferente teknologikoa izaten.

SORALUCE DANOBATGROUPeko kide da Mondragon Korporazioko makina erreminta dibisioko kide, Europako enpresa talde garrantzitsuenetariko bateko kide hain zuzen. Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Ingalaterran maila altuko hogei plana ingururekin bere teknologia zentroa ere badu 120 ingeniari eta 26 doktorerekin.

Bere bezeroen premiak asetzen ditu, merkatuan dagoen eskaintza multiteknologikorik osotuen eta lehiakorretako batekin. 1.300 laguneko plantilla du, eta 2015ean 269 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %8 inguru arlo horretan inbertituta.