Skip to main content
2013/07/30

SORALUCE F-MT fresatzeko-torneatzeko zentroa EMO 2013 azokan

SORALUCE F-MT fresatzeko-torneatzeko zentroa EMO 2013 azokan

SORALUCEk fresaketa-torneaketarako duen SORALUCE F-MT modeloko zentroa jarriko du ikusgai EMO makina-erreminten azokarik handienak 2013an egingo duen edizioan. Makina azokaren 13 hallean egongo da, B36 standean. Fresaketa eta torneaketarako teknologiak makina bakarrean konbinatzen dituen soluzio berritzailea da fresaketa-torneaketarako F-MT zentroa. Aukera ematen du konplexutasun tekniko handia duten piezak makina berean mekanizatzeko, egokikortasun bikaina eskainita; hau da, mekanizaziorako denbora gutxiago erabilita eta azken erabiltzaileek diru aldetik aurreztuta. Makinak lanerako gune malgua dauka, bezeroen premien arabera konfiguratu daitekeena, eta lan estazio bat edo gehiago eduki ditzake, bakoitzak mahai finkoak dituelarik, bai fresaketetarako bai torneaketetarako.

Funtzio anitzeko makina horrekin aeronautikan, energia sektorean eta doitasunezko ingeniaritzan dauden konplexutasun handiko piezekin eragiketa guztiak  –torneaketa, fresaketa, mandrinatzea, zulatzea, hariztatzea- pieza behin bakarrik lotuta egin daitezke, bai unitateka ekoizten denean bai seriean ekoizten denean. Piezak behin bakarrik lotuta mekanizatzeak piezak manipulatzea ekiditen du eta doitasun maila handiak bermatzen ditu. Makinak dinamika handia dauka;X ardatzean minutuko 45 metroko abiaduran lan egitea ahalbidetzen du eta minutuko 35 metroko abiaduraz Y/Z ardatzetan. Azelerazioak, berriz, 2 m/s2–koak dira ardatz bakoitzean. Dinamika handiak, buruaren potentzia / indar pare handiekin eta ardatz guztietako bultzada indarrekin konbinatuta, F-MT fresaketa-torneaketarako zentroa azken belaunaldiko soluzio izatea egiten du, txirbil harroketarako ahalmen handia duen eta fresaketan zein torneaketan ebaketa baldintza egonkorrak dituen makina, alegia. Makinak 43 kW-ko indar pare handiko motor zuzena dauka buruan, eta horrek bermatu egiten du txirbil harroketarako ahalmen handia izatea, bero kantitate minimoa sortuta, mantentze lanik txikiena eskatuta, zarata mailarik txikiena eraginda eta, batez ere, doitasun eta efizientzia handia eskainita. Torneaketa eragiketetarako, F.MT makinak sistema bat dauka torneaketa burua lan gunetik kanpo automatikoki kargatzeko / deskargatzeko. Torneaketa burua makinaren fresaketa buruaren gorputz nagusira egokitzen da, eta horri esker makinak txirbil harroketarako ahalmen handia dauka. Doitasun handiko mekanizazioa egiteko ahalmena ere badauka, buruaren errodamenduak beti guztiz babestuta daudelako. Makinak HEIDENHAIN iTNC640 – HSCI zenbakizko kontrol sistema dauka, SORALUCEk torneaketa funtzioetarako garatu dituen ziklo bereziekin. Zentroak 250 erremintatarako prestatuta dagoen robota duen biltegia dauka .   Kontrol Moldatzailea SORALUCE F-MT fresatzeko-torneatzeko zentro kontrol moldatzaileko sistemaz hornituta dago. Benetako mekanizazio egoeraren arabera zehaztutako ebaketa parametroak automatikoki doitzeko sistema bat da, kontrolpeko errendimendu maila optimoak lortuta. Sistemak mekanizazio zikloa azkartu eta moteldu egiten du, benetan dagoen soberako materialaren arabera, langilerik gabeko mekanizazioa erraztuta eta produkzio efizientea lortuta.