Skip to main content
2021/12/03

Danobatgroup-ek “Euskaraz izango gara” lemapean kaleratutako lehiaketak badu sariduna

Danobatgroup-ek “Euskaraz izango gara” lemapean kaleratutako lehiaketak badu sariduna

 

  •  Euskaraz izango gara lema aukeratu du aurtenDanobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren lehiaketarako. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari orokorrean zuzendu da.
  • Orain 21 urtetik hona ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta aurten, 2021-2024 plan estrategikoa diseinatu eta euskara planeko erronkak eta helburuak ere onartu dira. Euskaraz izango gara lemak modu argian jasotzen du kooperatiba taldearen erabakia eta konpromisoa.

 

Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan. Danobatgroup kooperatibaz gain, Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.

Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu. Baina Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du, eta horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.

Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan...

Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi dio Danobatgroupek.

Aurten, aurreko urteetako bidea jarraituz, Danobatgroupek lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahi izan du Euskararen Eguneko lehiaketaren bidez, eta gizarte osora zabaldutako lehiaketak badu sariduna:

 

AITZOL BERISTAIN

 

Zorionak, Aitzol, zuretzat da Bizkaiko zuhaitz-etxe batean gaua bi lagunentzat.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.