
Roger Collen Danobat Inc.-era batzen da
28-06-2022Roger Collen Danobat Inc.-era batu da trengintza-produktuen zuzendari gisa ipar Amerikako merkaturako.
Danobatgroup taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera sorreratik. Atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da. Gure lantegiak dauden herrietako hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, eta aldi berean, eragile gara. Gaur egun, Danobatgroupen euskara planak ditugu martxan, erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko.
Danobatgroup osatzen duten kooperatibek BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren aldeko apostua egin dute euskararen erabilera neurtzeko kooperatibetan. Danobatgroup, Soraluce, Latz, Goimek eta Idekok zilarrezko BIKAIN ziurtagiria dute, eta Danobatek urrezkoa.
Makina erreminta arloko muntatzaile, diseinatzaile eta langileentzako gida praktikoa.
Sartu eta kontsultatu Danobatgroupeko hiztegi teknikoa makina erreminta arloko hitzak euskaraz nola diren jakiteko.
Roger Collen Danobat Inc.-era batu da trengintza-produktuen zuzendari gisa ipar Amerikako merkaturako.
Danobatgroup kooperatibetako langileak prest zapatilak jantzi eta korrikara batzeko. Hitzekin, hitzarekin eta ekinarekin euskaraz izango gara!