Skip to main content
2020/09/17

Industriako idazkari nagusia Danobatgroup-en egon da bisitan

Industriako idazkari nagusia Danobatgroup-en egon da bisitan
  • Bisitak makina-erremintaren fabrikatzailearen berrikuntza-gaitasunak erakusteko eta industriak dituen erronka nagusiei buruz hausnartzeko balio izan zuen.


Raül Blanco Espainiako Gobernuko Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertaineko idazkari nagusia Danobatgroupeko egoitzan izan zen joan den ostegunean, gobernuaren eta makina-erremintaren sektorearen arteko lankidetza-arloetan sakontzeko eta industriak dituen erronka nagusien inguruan jarduteko.

Bisita horretan, Blanco, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin batera, zuzendari nagusiarekin eta Cesar Arriola Danobatgroupeko presidentearekin bildu zen, hurrenez hurren. Nerea Aranguren Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendaria, Xabier Alzaga Danobateko zuzendari nagusia eta Rafael Idigoras Soraluceko bere homologoa ere bertan izan ziren.

Elgoibarko instalazioak bisitatzeak Blancok taldean egiten den lana eta eredu kooperatiboaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko balio izan zuen.

Era berean, topaketaren helburua Jaurlaritzaren eta industria-fabrikazioan diharduten enpresen arteko harremanak sendotzea izan zen; izan ere, sektore horren ezaugarria da garapen teknologikoaren osagai handia eta berrikuntzaren eta irtenbide gero eta eraginkorragoak, lehiakorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak bilatzearen aldeko apustu irmoa egitea.

"Topaketa baliagarria izan zen berrikuntzaren arloan ditugun beharrak ezagutzera emateko eta Ministerioak industria eta ETEak bultzatzeko dituen planak hobeto ezagutzeko. Era berean, gure gaitasunak ezagutzera emateko aukera eman zigun, mundu mailan erreferentzia diren bezeroekin batera irtenbide berritzaileak eta balio erantsi handiko zerbitzuak garatzen espezializatutako talde gisa", adierazi du Pello Rodriguez Danobatgroupeko zuzendari nagusiak.

Elgoibarrera joan aurretik, Blancok aukera izan zuen Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin hitz egiteko eta Mondragon Industria Kontseiluarekin iritziak trukatzeko. Idazkariak Mondragon Unibertsitateko instalazioak ere ezagutu zituen, unibertsitate horretako errektore den Vicente Atxarekin eta bertako presidente Mikel Alvarezekin batera.

Danobatgroupek 65 urteko ibilbidea du industria-fabrikazioari aplikatutako teknologien arloan, eta 1.300 langiletik gora ditu. Taldea erreferentziazko eragilea da industria-fabrikazioari aplikatutako makina-erremintaren eta teknologien sektorean.