Skip to main content
2019/12/12

Danobatgroupek zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du

Danobatgroupek zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du

Danobatgroupeko ordezkariek abenduaren 11an jaso zuten BIKAIN ziurtagiria Kursaal Jauregian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru zela egindako sari banaketa ekitaldian.

Danobatgroupeko enpresak apustu garrantzitsua ari dira egiten kooperatibetan euskararen erabilera handitu, normalizatu eta kudeatzeko lanetan. Horren adierazgarri da enpresa taldeak gizartearekiko konpromisoaren baitan euskararekiko daukan erantzunkidetasuna, bai eta azken hogei urteetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin eman dituen urratsak ere. Izan ere, taldea osatzen duten beste kooperatiba batzuk ere badira Bikain ziurtagiriaren jabe, Ideko Teknologia zentroak, Soraluce, Latz eta Goimekek zilarrezko ziurtagiria eskuratu dute azken urteetan eta Danobat kooperatibak urrea eskuratu baitzuen 2017an.

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du, hain zuzen ere. Ziurtagiriaren hamaikar urteko ibilbidean, 400etik gora izan dira ziurtagiri honen jabe egin diren erakunde publiko zein pribatuak, bai zerbitzu alorrekoak bai eta industriakoak ere.