DANOBATGROUPek TECNUNeko ingeniarien formazioan lagunduko du

DANOBATGROUPek TECNUNeko ingeniarien formazioan lagunduko du

17-12-2015

Hitzarmen honi esker etorkizuneko ingeniariek 4.0 Industriako prozesuak modu erreal eta praktikoan ezagutzeko aukera izango dute.

Antxon López Usoz, DANOBATGROUP-eko Berrikuntza zuzendaria eta Iñigo Puente TECNUN-eko zuzendariak sinatu dute elkarlanerako hitzarmen hau. Hitzarmen honi esker etorkizuneko ingeniariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte Espainiako makina erreminta sektorean lider den enpresa talde honetan garatzen diren proiektu eta esperientziak.

DANOBATGROUP-ek bere giza baliabideetako estrategiari erantzunez hitzarmen honekin merkatuko eskaerei erantzuteko ingeniari berrien formazioan parte hartzea du helburu. Industria taldea bere gaitasunez baliatuko da ingeniari promozio berriek hobeto ezagutu dezaten makina erreminta sektorea, eta baloratu dezaten  kualifikatutako langileak behar izateaz gain teknologikoki abangoardian dagoen sektore honetara bideratu nahi duten beraien garapen profesionala.

Horretarako, DANOBATGROUP, Europan sektorean punta-puntan dagoenak, TECNUN-eko ikasleak hartuko ditu praktikak egin ditzaten eta gradu amaierako proiektuak eta masterrak egin ditzaten; eta era berean, Ingeniaritza Eskolako Research Training Program  arloan ikasle gazteak formatzen ere lagunduko du proiektu honi esker abangoardiako ikerketan lan egiteko aukera emanik eta CEIT-IK4n garatzen diren ikerketa proiektuetan parte hartuz.

Hitzarmen honetan jasotzen da MONDRAGON KORPORAZIOko kide den enpresa talde gipuzkoarrak TECNUNi laguntza emango diola seminarioen bidez, hainbat ikasgairi buruzko tailer teknikoen bidez eta DANOBATGROUP-en produkzio zentroetara ikasleak bisitan eramanaz. 1.200 langiletik gora dituen enpresa taldea fabrikazio adimenduna edo Industria 4.0 proiektuan murgilduta dago. Proiektu honetan lehentasunezkoa izango da informazio teknologia berriak txertatzea, komunikazioa eta baita robotika ere industria prozesuak digitalizatzeko. TECNUN-ek eskaintzen duen profil profesional altuko kontratazioak eskatuko dituen eskakizuna.

Berrikuntza da eta etorkizunean are gehiago ezinbesteko osagaia izango da euskal industria taldearen estrategian fakturazioaren ia %10 bideratzen baitu ikerketa eta garapenera -20 milioi eurotik gora. DANOBATGROUPek mundu osoan saltzen ditu bere makinak, ondorengo sektoreetan lider diren enpresetara hain zuzen ere: aeroespaziala, abiadura handiko trena, automozioa, eta petrolioa eta gasa, hainbat industria prozesutan giltza eskura soluzioetaz ere hornituz. Teknologiarik aurreratuenak aplikatzea hortaz ezinbestekoa da Gipuzkoako enpresa taldearentzat eta baita lehen mailako unibertsitate eskoletan hezitako profesionalik onenak lortzea.

Nafarroako Unibertsitateko TECNUN Ingeniari Eskolak 50 urteko ibilbidean 7.000 ingeniaritik gora formatu ditu, eta bere ikasgeletan 600 doktore tesitik gora defenditu dira. Eskolak industria ingeniaritza, telekomunikazioak, bioingeniaritza eta produkzio arloko gradu eta master ikasketak eskaintzen ditu. Eskola honetako ikasle ohiek ardurako lanpostuak dituzte bai inguruko enpresetan zein multinazionaletan ere, industriatik hasi eta finantza zerbitzuetara doazen sektoreetan, telekomunikazioak edo bioteknologia. Enpresa munduarekin elkarlanean izandako ibilbideak 1982an CEIT-IK4 Teknologia Zentroa martxan jartzera eraman zuen, enpresentzako ikerketa lanak eta I+G+i proiektuak garatzen dituena eta doktoradutza egiten ari diren ikasleen formazioa.