DANOBATGROUPek Espainiako Merkataritza Ganberaren saria eskuratu du Txinan

06-11-2013
Azaroaren 2an Txinan dagoen Espainiako Merkataritza Ganbera Ofizialak ematen dituen sariak banatu ziren Pekinen Ganberak horretarako antolatutako ekitaldian. Sari horiekin Espainia eta Txinaren arteko harreman komertzialen, inbertsioen eta enpresa lankidetzaren alorretan enpresek eta erakundeek egiten duten lana saritu nahi da. Merkataritza Ganberaren sari horien lehen edizioa izan da, eta Espainiaren eta Txinaren arteko Harreman Diplomatikoen 40. urteurrena ospatzeko balio izan dute. Sariak lau kategoriatan eman ziren: Hiru Epaimahaiaren erabakiz: Dragon Empresarial saria, Tigre Empresarial saria eta Espainiar Erakundeak saria. Eta beste sari bat online bozketa ireki bidez, Txinan diharduten eta hautagai gisa aurkeztu diren enpresa guztien artean. On-line bozketa ireki bidezko saria. Dragon Empresarial sariaren kategorian Espainiako enpresa handiak, hau da, guztira 250 langile baino gehiago dituzten enpresak Txinan garatzen ari diren enpresa proiektuak sartzen dira, eta lehen edizio honetan epaimahaiak sari hori Mondragon Korporazio Kooperatiboari ematea erabaki du. Epaimahaiak, zeina Ganberako Zuzendaritza Batzordeko kideek osatuta egon baita, honako arrazoiak eta irizpideak izan ditu kontuan balorazioa emateko orduan: Gaur egun MONDRAGON Espainiako industria talde nagusietako bat da, eta 82.000 laguni ematen die enplegua. 70eko hamarkadaren amaieran, Taldeko enpresen lehen esportazioak gertatu ziren eta 80ko hamarkadaren erdialdean bulego propioak ezarri ziren Hong Kongen eta Pekinen. Eta 90eko hamarkadaren hasieran, berriz, lehenengo produkzio plantak ezarri ziren Txinan, bertako bazkideekin batera. Gaur egun, Mondragon Korporazio Korporatiboak Txinan 44 unitate operatibo ditu: 19 produkzio planta, horietatik 10 Sanghaiko “MONDRAGON Kunshan' Industria Parkearen barruan, eta 19 salmenta bulego eta 6 erosketa bulego ere bai, 3 ordezkaritza korporatiborekin: Pekinekoa, Shanghaikoa eta Shenzhenekoa. Guztira, 1.500 pertsona baino gehiago, 45 atzerriratuak barne, eta $340 milioiko salmentekin 2012ko ekitaldian. Hori dena da gaur egun espainiar enpresa batek Txinan duen sare operatiborik handiena eta Epaimahaiak Dragon Empresarial saria Mondragon Korporazio Korporatiboari emateko erabakiaren zergatia. Saria Ganberak eman zion eta jaso, Josu Ugarte MONDRAGON Internacionaleko lehendakariak jaso zuen. Tigre Empresarial sariaren kategorian Txinan 10etik 250era bitarteko langile kopurua duten espainiar enpresek Txinan garatzen dituzten proiektuak sartzen dira, eta kategoria horretan epaimahaiak erabaki du saria El Corte Ingles Shanghai Ltd. enpresari ematea. Espainiar Erakundeak sariaren helburua da Espainia eta Txinaren arteko harreman komertzialen, inbertsioen eta enpresa arteko lankidetzaren alorrean espainiar erakunde batek egindako lana aitortzea, eta lehen edizio honetan IVEX Sanghairi eman zaio sari hori, bera izan baitzen 1997an Shangain bulegoak ireki zituen lehen espainiar erakundea. Bozketa Irekiaren sarian . Sariarekin DANOBATGROUPek aitorpen bikoitza eskuratu du; izan ere, alde batetik epaimahaiaren lehen sarian parte hartu du Mondragonek Txinan duen enpresa aitzindarietako bat delako, 25 urte baitira Txinan dagoela eta 21 urte bertan Ordezkaritza propioa duela. Eta, bestetik, Txinan diharduten beste enpresa guztien aitorpena lortu duelako, Dragon Sariaren aparteko aitorpena ere eskuratuz. DANOBATGROUPeko zuzendari orokor Iñigo Ucinek saria Ordezkaritzan diharduten txinatar langileei eskaini zien, bai eta Txinako proiektuetan laguntzen ari diren Taldeko kooperatibetako pertsonei eta DANOBATGROUPeko bulego zentraletan Txinako merkatua kudeatzeko duten arduradunei ere. Diskurtsoan zehar, Ucin jaunak DABOBATGROUP Txinaren ibilbide luze eta arrakastatsua azpimarratu zuen, esanez 'gauden lekuan gaude merkatu honetan 21 urtetan lana egin eta gero', eta Txinako merkatuak talderako estrategikoki duen garrantzia ere azpimarratu zuen: “azken urteotan Txina gure makinen merkatua nagusia da, eta nagusia ez bada, bigarrena' Azpimarratzekoa da nola sari honekin egiaztatuta geratzen den Mondragon Korporazioa eta bere kooperatibak Txinako merkatuaren moduko merkatu zailetan hazi egiten direla eta beste enpresa batzuentzat kudeaketa erreferentea direla.     Sari banaketarako Marriot Beijing City Wallen antolatu zen ekitaldian, besteak beste, Txinako agintariak, Espainiak Txinan duen enbaxadorea -Manuel Valencia- eta Ekonomiako Kontseilariak -Javier Serra- egon ziren, bai eta Espainiako beste pertsona ospetsu batzuk eta Txinan dauden espainiar enpresa nagusien ordezkariak ere.