DANOBATGROUP HEGAN Euskadiko Aeronautika eta espazioko kluster elkarteko kide da

22-07-2013
DANOBATGROUP HEGAN izeneko Euskadiko Aeronautika eta espazioko kluster elkarteko kide izatera pasatu da. HEGAN aeronautika eta espazioaren sektoreko euskal enpresak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, sektore hori indartzeko, sustatzeko eta bultzatzeko sortutakoa. DANOBATGROUPekin HEGAN 38 erakunde bazkide izatera pasatzen da, balio kate osoan parte hartzen dutenak, ingeniaritza, diseinua, abionika, egituren fabrikazioa, motorrak eta espazioarentzeko azpisistema osoak eta gidaririk gabeko hegazkinetatik hasi eta entsaioetara, mantenimendua, automatizazioa edo logistikara. DANOBATGROUPek hauei aurreko etapa bat gehitzen die, hau da, osagaiak egiteko eta horiek mantentzeko ekipoen fabrikazioa, honela klusterraren gaitasun teknologikoa handituz eta balio katea osatuz. HEGANen sartzeak DANOBATGROUPi sektore honetan bere posizionamendua indartzen lagunduko dio HEGANeko gainontzeko bazkideekin hainbat proiektutan elkarlanean jarduteko aukera zabalduz eta nazioartean hazten lagunduz aldeko aukerak eskaintzen dituen sektore batean.  HEGANeko kide izateak klusterrak parte hartzen duen lankidetza, berrikuntza eta nazioartean promozionatzeko programetan parte hartzeko aukera emango dio. DANOBATGROUPeko eskaeren %18 inguruk aeronautika sektorean dute jatorria, eta lurreratzen trenak eta aeronabeen motorren turbinen mantentze lanetarako munduko merkatuaren %95eko kuotatik gora du. 2012an  bere negozio zifren ia %9 fakturatu zituen aeronautika sektorean, gehien bat esportaziora zuzenduta. Azkeneko ekitaldi honetan jarduera aeronautika honetan langileen %6a erabili zen. DANOBATGROUPek bezeroen artean motor eta lurreratze tren fabrikatzaile nagusiak eta aire linea garrantzitsuenak ditu, hala nola, Airbus, Boeing, Rolls-Royce, Snecma, Lufthansa, Iberia, American Airlines, IHI, Aena, Avio, Messier Dowty o Pratt & Withney.