Skip to main content
2015/12/03

DANOBATGROUP eta IPF, CYRIL DATA SYSTEMS enpresako kide izango dira Industria 4.0n irtenbide berriak eskaintzeko

DANOBATGROUP eta IPF, CYRIL DATA SYSTEMS enpresako kide izango dira Industria 4.0n irtenbide berriak eskaintzeko
  • Euskal taldeak bere posizionamendua indartu du enpresa líder gisa bere giltza eskura makina eta lerroen fabrikazioa osatuko duten balio erantsiko zerbitzuen hornikuntzan.
  • Akordio honi esker nazioarte mailan makinen monitorizazio eta fabrikazio prozesuetan sortutako informazioaren tratamenduan oinarritutako zerbitzuak nazioarte mailan eskaintzeko aukera emango da.

Hiru enpresa hauen arteko elkarlanerako akordioak hiruren arteko gaitasunak batzeko aukera ematen du, munduko edozein lekutan kokatuta egonik ere makinak lanean ari diren jakiteko tresnak jarriko baitira martxan. Makinek lainoan konexioa izateak informazio ugari jasotzeko aukera emango du, big data tekniken bidezko azterketari esker aurrea hartu eta akatsak ekiditeko aukera ematen baitu fabrikazio sistemen ekoizpena hobetuz eta energia kontsumoa, hozkailuak, erremintak eta abar optimizatuz.

MONDRAGON Korporazioko kide den industria talde gipuzkoarra aldaketa prozesu sakon batean dago murgilduta fabrikazio adimenduna edo 4.0 delakoan, ezinbestekoak diren fabrikazio teknologia eta komunikazio berrietan oinarritutako soluzioak eskaintzen jarraitzeko.

Aeronautika, automozioa, energia, trena eta abar bezalako industrietarako makinaria garatzen jarraitzeaz gain, beste sektore batzuetako enpresekin ere ari da lanean. Eta osagarria izateaz gain, fabrikaziorako soluzio integralen eskaintza egiteko aukera ematen du nazioartean enpresa lider gisa kokatuz.

DANOBATGROUPIPF eta CYRILen arteko elkarlanerako akordioa berrikuntza bidea da, non puntapuntako teknologiak barneratuta dituzten makinen hornikuntza eta lerroen manipulazio proiektu eta giltza eskura fabrikazioei (%90ean esportaziora bideratutakoak) enpresa gazte baten ezagupenak gehitzen zaizkion, informazio eta honen tratamenduan berritzailea den soluzioaren jabe dena, eta mundu mailan 50 instalaziotik gora dituena.

 

DANOBATGROUPi buruz:
60 urtetik gorako historiarekin DANOBATGROUP makina erreminta fabrikazioan eta fabrikaziorako soluzio aurreratuetan Espainiako lehen fabrikatzailea da. 1.200 langiletik gora izanik bere fakturazioaren %9tik gora I+G+i jardueretan inbertitzen du, produkzioaren %90etik gora esportaziora bideratzen du, eta presentzia du nazioartean egitura komertziala eta zerbitzu propioa izanik 11 herrialdetan.

IPFri buruz:
IPFk poliuretanozko apar malguaren fabrikazio industriarako giltza eskura proiektuak garatzen ditu, eta sektore honetarako gestio sistema zehatzak garatu ditu, baina jardueraren beste esparru batzuetarako ere izan daitezkeenak.

CYRIL DATA SYSTEMSi buruz:
CYRIL DATA SYSTEMSek monitorizazio sistemak eta BigDatarako teknologia eta garapenak eskaintzenditu, eta makina bat edo hainbat konektatzen dituen soluzio serie aurreratu bat garatu du, kontuan izan gabe makinaren kokapena, makinaren inguruko etengabeko informazioa transmititzeko. Bildutako informazio honekin guztiarekin makinen jokabidea aurreikusteko aukera dago eta horrela makinaren lanerako aukera eta eta ekoizpena optimizatu.