Skip to main content
2018/09/19

DANOBATek DLR, DHD, ETA DHD+ hobidun tornuen gama berria aurkeztu du INNOTRANS erakustazokan, gurpilen eta diskoen mekanizazio adimenduna egiteko

DANOBATek DLR, DHD, ETA DHD+ hobidun tornuen gama berria aurkeztu du INNOTRANS erakustazokan, gurpilen eta diskoen mekanizazio adimenduna egiteko

DANOBATek trenen gurpil eta diskoen mekanizaziorako bere azken aurrerapenak aurkeztu ditu InnoTrans erakustazokan. Abiadura handiko trena, lokomotora, aldiriko trena, tranbia eta metroa bezalako ibilgailu-gama zabalari zuzendutako soluzioak jarri ditu ikusgai.

Fabrikaziorako soluzio berritzaileak garatzearen aldeko apustua eta balio digitalaren aldeko proposamena ezagutzera eman nahian, makina-erreminta eta produkzio-sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena izan du Innotrans erakustazokaren edizio honetan.

Gainera, DANOBATek 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritutako garapen teknologikoen bidez barneratutako balio digitaleko proposamena partekatzeko aukera izan du. Hau guztia fabrikazio adimendunerako guneak eratzeko prozesuan aurrera eginaz, elkarren artean konektatuta dauden ekipamenduekin hornituta eta autonomoki funtzionatzeko gaitasunarekin.

Fabrikaziora zein industria digitalera zuzendutako I+Gren aldeko etengabeko apustuaren emaitza gisa aurten “Adaptive Control” aurkeztu du, DANOBATek garatutako teknologia eta Smart Machining Softwareren parte aipagarri dena, hain zuzen ere. Tornuaren ebaketa baldintzak automatikoki egokitzeko gai den soluzio bat ekipamenduaren, ebaketa-erreminten eta azkenik prozesuaren osotasuna zaintzeko.

Hobidun tornuen gama berria erraz mantendu eta instalatzeko moduan diseinatu da ekipamenduaren ustiapen kostuak murriztu eta hobidun tornuaren erabilgarritasuna hobetuz.

Azkenik, enpresak zerbitzu aurreratuen eskaintza aurkeztu du makinen kudeaketa adimenduna eskaintzera bideratuta, ekipamenduei balioa erantsiz, mantentze lanetako estrategiak hobetuz eta errendimendua eta produkzioa optimizatuz.

INNOTRANS erakustazoka liderra da nazioarteko garraio ingeniaritza industrian eta bi urtez behin egiten da Berlinen. Erreferentziazko proiektu ugarik eta garraio teknologian ari diren 220 enpresa baino gehiagoren parte-hartzeak bermatzen dute azoka hau. Honekin guztiarekin, Innotrans Tren Teknologiari zuzendutako nazioarte mailako agertoki gisa ezarri da.