Skip to main content
2017/09/18

DANOBATek Hannoverko EMOn erakutsiko du digitalizazio industrialaren eta fabrikazio aurreratuko soluzioen alde egin duen apustua

DANOBATek Hannoverko EMOn erakutsiko du digitalizazio industrialaren eta fabrikazio aurreratuko soluzioen alde egin duen apustua
  • Makina erremintaren eta produkzio sistemen ekoizleak presentzia nabarmena izango du Alemaniako hiri honetan irailaren 18tik 23ra egingo den azokan.
  • Erakundeak 800 metro karratuko standa izango du, non artezketarako eta torneaketarako soluzio berriak aurkeztu eta garapen berritzaileak erakutsiko dituen, doitasun handieneko emaitzak bermatzeko erabat birdiseinatu direnak.
  • Enpresak balio digitalaren arloan egin duen proposamena ere erakutsiko du, garatu dituen teknologiez osatutakoa eta industria 4.0 paradigma berriaren baitan kokatzen dena. 
  • DANOBATek makinei balioa gehitzen dion eta bere bizitza erabilgarri osoan funtzionamendu optimoa bermatzera bideratuta dagoen zerbitzuaren proposamena aurkeztuko du. 

 

stand EMO DANOBAT

 

Fabrikaziorako soluzio berritzaileen alde eta balio digitalaren proposamenaren alde egin duen apustua ezagutarazteko helburuarekin, makina-erreminten eta produkzio sistemen  fabrikatzaile den DANOBATek presentzia nabarmena izango du Hannoverko  EMOren hurrengo edizioan. Bertan, erabat berriak diren hiru garapen aurkeztuko ditu markak, artezketa eta torneaketarako doitasun maximoa duten makina birdiseinatuen gama ere aurkeztuko du eta balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintzaren zabalkundea ere egingo du. 

Europan fabrikazio industrialaren sektorean garrantzitsuenetakoa den azoka hau, konplexutasun tekniko eta produktibitate handiko artezketa eta torneaketa prozesuak exekutatzeko diseinatu diren soluzioak erakusteko baliatuko du.  

Gainera, enpresak aukera izango du balio digitalaren proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen diren garapen teknologiko propioak txertatuta dituena eta adimendun fabrikazio guneen sorreran urratsak emateko helburu duena, elkarrekin konektatutako ekipamenduekin hornitua dagoena eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.

DANOBATek, 800 metro karratuko erakustokia izango duenak (C-45 standa, Hall 11), zerbitzuen aukera aurkeztuko du makinen kudeaketa adimenduna eskaintzera bideratua dagoena, bai eta ekipoei balioa gehitzera, mantentze-lanen estrategiak hobetzera eta errendimendua eta produkzioa optimizatzera bideratua dagoena ere.

Sendotasunez nazioarteratuta dagoen erakundeak, Italian bere presentzia indartzeko dituen planen berri ematea ere aurreikusten du, enpresaren estrategian lehentasunezko merkatua dena, merkatu honen lehiakortasun maila altua nabarmenduz.

2.100 erakusmahai baino gehiago eta 180.000 metro karratu baino gehiagoko gainazala izango duen EMO azoka hau, Alemaniako Hannover hirian ospatuko da irailaren 18tik 23ra. 

Ondorengoak dira DANOBATek azokaren edizio honetan aurkeztuko dituen garapen teknologiko aurreratuak:

 

1. Zurruntasun maximodun Artezteko makina zentrogabeak

DANOBATek ESTARTA-650 artezteko makina zentrogabea aurkeztuko du. Soluzio hau erabat berria da eta bere ezaugarririk nabarmenena da merkatuan dagoen ekipamendurik zurrunena dela antzeko ezaugarriak dituzten ekipamenduen artean.

ESTARTA-650 diseinatua izan da gaur eguneko abiadura handiko fabrikazio eskakizunei erantzuteko, ziklo-denborak nabarmen hobetzeko eta produkzioa maximizatzeko helburuarekin.

Soluzio honen abantaila nagusiak dira doitasun maila handia, produktibitatea %30 handitzea eta zurruntasun handia izatea.

Garapen honek pasantean 120 metro/ segunduko hartzeko gaitasuna dauka bibrazioen sorrera minimizatzen delarik. Ezaugarri hau –abiadura handian lan egitea bibrazioen xurgatze maximoarekin- prestazioen artean gakoa da exijentzia handiko artezketa prozesuak arrakastaz gauzatzerako orduan.

Artezteko makina hau,  motor linealekin, granitozko bankada batekin, arrasteko buru batekin (hegalkina ezabatzen duen euskarri osagarria duena) eta moteltze sistema berritzaile batekin hornitua dago.

Soluzio honek errodadura bidezko sistema-gidatze bat ere badauka, mugimenduarekiko sentsibilitatea handiagoa ematen diona. Azken prestazio honekin, osagai hidraulikoa ezabatzea lortzen da. Ondorioz, ESTARTA-650 ekologikoki jasangarria den artezteko makina da, kontsumo txikiagoa eta mantentze-lan gutxiago behar dituena. 

 

2. Doitasun handia gogorrean torneatzeko

DANOBATek EMOra eramango duen beste soluzio bat izango da LT-400 tornua, doitasun handiarekin gogorrean torneatzeko makina. Garapen hau nabarmentzen da kalitate maximodun emaitzak lortzen direlako, bezeroari egokitzeko malgutasun eta moldagarritasun handiarekin.  

LT-400 ezin hobeto egokitzen da serie mozdun bezeroen eskakizunetara, ekoizten dituzten osagai motak maiz aldatu behar izaten dituztelako, artezketa teknologiaren doitasunari uko egin gabe.

Garapen honekin ekoizleen hainbat serietara egokitzea lortzen da kalitate handiko emaitzekin. Kalitate handiko emaitza hauek, granitozko bankadari esker lortzen dira, egonkortasun termikoa eta bibrazioen absortzio handiagoa lortzen delako

LT-400 makinaren bankada, hondar-tentsiorik gabeko euskarria da, zehaztasun geometrikoa mantentzen duena. Ondorioz, lan egiteko eremua askoz egonkorragoa da beste material batzuekin alderatuz. Gainera, 45 graduko inklinazioa dauka txirbil-erauzketa optimoa lortzeko.

Horrez gain, garapen honek kontakturik gabeko teknologia hidrostatikodun orga gurutzatuak ditu, gidatze-sistemaren higadura zero izatea bermatzeko, stick-slip efektua saihesten dute, bai eta moteltze gaitasun handia eskaini ere. Sistema hidrostatikoak egonkortasun termikoa ziurtatzen du olioaren tenperatura konstantearen kontrolari esker. 

X eta Z ardatzen motor linealak, erregela optiko eta hozgarriek kontrolatzen dituzte, kontrolatutako tenperaturarekin. Motor hauek nabarmen luzatzen dituzten mantentze-lanetarako denbora-tarteak beste mugimendu- transmisio sistema tradizionalekin alderatuta, ez baitituzte bitarteko elementu mekanikoak. 

Kojinete hidrostatikoarekin hornitua eta motorra  txertatuta dituen makina-burua ere nabarmentzekoa da, biak hoztuta.

Makina, kontrapuntu mugikorrarekin hornitua dago, motor linealaren bidez eragiten dena. Pieza aldaketaren set-up prozesua bizkortzea posible egiten du.

Ekipamendu-ondasunentzako pieza hidraulikoen, errodamenduen, torloju azkoinen eta osagaien fabrikatzaileen eskakizunetara egokitzen da, gogortasun handidun eta mikra baino doitasun txikiagoa duten materialen mekanizazio gaitasunari esker.  

 

3. Barrualdeak artezteko makinak luzera handiko piezentzat

ILD-600 barrualdeak artezteko makina erakusteko markak aukeratu duen gunea ere izango da EMO. Erabat berria den soluzio hau, DANOBAT-OVERBECK filial alemaniarrak garatu du, geometria konplexuak dituzten luzera handiko piezen barrualdeak, kanpoaldeak eta aurpegiak artezteko doitasun handiko makina delarik.

Puntako soluzio honekin, ardatzen karkasak, ardatzak, erreminta-etxeak, errodamenduak, osagai hidraulikoak eta makina-erreminten osagaiak artezten dira. 1300 mm arteko luzera –lotze-sistema barne- eta 760 mm arteko diametroa izan dezaketen piezak doitasun handiarekin mekanizatzeko aukera ematen du

Garapen berri honek luzera handiko mahaia dauka, bai eta BO ardatz bat ere, gainazal konikoak dituzten piezak artezteko eta zuzenketa zilindriko automatizatuak egiteko aukera emanez, harria modu zehatz batean muntatzeko edo interpolazio bidezko artezketa egiteko beharrik izan gabe.

Garapen honen abantaila tekniko nagusienen artean dago harria soilik ardatz baten gainean desplazatzen dela. Hori dela eta, “eskaileraren sorrera” izenarekin ezagutzen den eta orokorki kasu hauetan sortzen den efektua saihesten da.

ILD-600 berria, Z ardatz luzeagatik eta hiru posiziotako diamantatze-dorreagatik bereizten da. EMOn aurkeztuko den DANOBAT-OVERBECKen soluzio honek, zuloan 400 mm arteko sakontasuna izan dezaketen barrualdeak artezteko makina unibertsalen eskaintza osatzen du. 

Erakundearen ILD ekipamenduen gama osoa, pieza luzeak lotzeko W ardatz mugigarria duena, 4 ardazdun dorre instalatzeko diseinatua dago eta neurketa-zunda bat txertatuta dauka kontrolerako software baten gainean sostengatua. Zunda honen ondorioz, prozesuaren etengabeko berrikuspena ahalbidetzen du pieza askatu eta berriz lotzeko beharrik izan gabe. Baldintza honekin, harriaren dimentsioen aldaketa txikienak atzeman daitezke, bai eta CNC programari dagozkion zuzenketak ere etenaldirik egin gabe.

Beraz, ILD 600 makinak konplexutasun handiko geometrien artezketa egiteko aukera ematen du, prozesuaren etengabeko ikuskapena eginez etenaldirik gabe, honek efizientziaren handitzea dakarrelarik. 

 

4. Forma ez-zilindriko eta erradioentzat soluzioa

Erakundeak azokara eramango dituen artezketa eskaintzen artean dago barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko IRD-400 makina. Makina hau bereziki diseinatua izan da trokel eta matrizeen mekanizaziorako.

Garapen honen abantaila nagusiena da doitasun maximoko emaitzak lortzen direla konplexutasun geometriko handia duten piezetan eta produktibitate maila handia lortuz.

Artezketarekin zehaztasun handiko akabera lortzen da txertatuta duen eta 91 gradu arteko biraketa eman dezakeen BO ardatz bati esker. Ardatzen kontrolak posible egiten du barrualde konplexuak egitea, harri bakar bati eta inguruaren trazaketa bakar bati esker. Ondorioz, produktibitatea maximizatu egiten da.

Modelo honen baitan, 4 ardazdun dorreak softwarean txertatuta duen neurketa-zunda bat dauka, piezaren jatorrizko posizioa detektatzeko balio duena. Modu honetan, sistemak doitasunez lortuko du nahi duen neurria akaberaren azken iraganaldian. Ingurune biribiletan, biribiltasun- desbiderapena 0,5 µm izan daiteke.

Garapen honen beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio gradu maila handia piezaren errotazio-ardatza barne (C0). Ondorioz, artezketa ez-zilindrikoa egin daiteke. Prestazio honek gainera aukera ematen du piezan geometria konplexuak mekanizatzeko koordenatu bidezko artezketarekin eta forma karratu, angeluzuzen zein libreak egin daitezke doitasun handiarekin. 

 

5. Geometria konplexuen artezketa bertikala eta bezeroen eskakizunetara erabat moldagarria

Artezteko makina bertikalen artean, DANOBATen VG-800 makina eramango du Hannoverko EMOra. Garapen hau tamaina ertaina duten (800 mm diametroa eta 600 mm altuera) eta konplexutasun tekniko handia duten piezak artezteko diseinatua izan da. 

Ingeniaritza lan handiaren ondorioz sortu den garapen honek orga independenteak ditu posizioaren doitasun handiena lortzeko. Oso pertsonalizatua den makina da, bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitu daitekeena.

VG-800 gamak, konfigurazio tarte zabala izan dezakeen dorre bat dauka, makinei moldakortasuna eta malgutasuna ematen diena, lotura bakarrean beharrezkoak diren hainbat mekanizazio prozesu gauzatzeko.

Garapena erabat egokitzen da bezeroaren mekanizazio eskakizunetara teknologia ezberdinak txertatzeko gaitasuna duelako artezketa, torneaketa, zulaketa, mandrinatze, fresatze zein neurketa eragiketak egin ahal izateko.

Makina hau buru nagusi batekin, barrualdeak artezteko maiztasun handiko batekin eta ardatz tangentzial batekin hornitua dago, guztiak DANOBATen garatuak izan direnak.

VG-800 soluzioak, barruko diametroak, kanpokoak, aurpegiak eta konoak neurtzeko gaitasuna duen erreminta dauka. Tarteko neurketak egitea ahalbidetzen du eta soluzio malguak eskaintzen ditu doitasun handiko mekanizazioa egiteko.

Gainera, C ardatzak teknologia hidrostatikoa du mikra baten azpitik ematen dituelarik biribiltasun emaitzak, bai eta gainazal-akabera optimoa ere.

X ardatzaren motor lineala, erregela optikoaren bidez kontrolatua dagoena, kontrolatutako tenperaturarekin hozten da eta beharrezko gaitasun dinamikoak ematen dizkio makinari doitasun handiko interpolazioak egiteko.

Garapen honek DANOBATen DoGrind  softwarea txertatuta dauka artezketa, torneaketa eta neurketa programen liburutegiekin eta energia aurrezteko eta jasangarritasunerako modulu bat ere eskaintzen du.

 

6. Garapen horizontala pieza handietarako

Hannoverren, DANOBATek HG-72 artezteko makina horizontala ere aurkeztuko du.  Makinak horrek 3.000 mm-ko luzera, 740 milimetroko diametroa eta 1,5 tonako pisu duten piezak ere mekanizatu ditzake.

Soluzio horren abantailarik nagusia da artezteko premia guztiei erantzuteko gai dela, malgutasunez eta bezeroaren eskakizunetara egokituta.

Ekipamenduak hiru harriz osatutako buru bat dauka, eta buru horri esker kanpoko zein barruko diametroak eta curvic diametroak mekanizatu ditzake. Buru horrek bere ardatz bertikalaren inguruan jiratzen du, eta piezaren puntu guztietara iristen da; 22 kW-ko motor batek eragiten du, eta motor horrek 60 m/s-ra arteko abiadura periferikoak eragiten ditu 610 mm-ra arteko diametroa duten harriekin.

Prestazio horiei esker, makinak artezketa premia guztiei erantzun ahal dizkie, baita 0,1eko erradioa duten piezen artezketari, lotura bakarrean eta kalitate geometrikoa bermatuta.

Ekipamenduak DANOBAT MDM-400 diametro askoko neurgailua dauka. Orain arte gama bereko 300 eta 500 modeloek baino ez zuten neurgailu hori; beraz, konpainiak garapen honen eskaintza zabaldu du eta buru gama zabala ere badu, bezero bakoitzaren premietara moldatzeko.

MDM-400 neurgailuak 20 eta 400 mm arteko diametroak neurtu ditzake, eta mekanizazio prozesuaren aldi berean egiten du lan. Ezaugarri horri esker ez dauka ondorengo neurketa prozesua egin beharrik eta artezketa eragiketa bakarrean egiten da. Hori da daukan abantaila nagusia.

DANOBATen MDMak ± 1,5 mikrako errepikakortasuna dauka, hainbat diametro neurtu ditzake, eta, behin artezketa zikloa amaituta eta pieza atera baino lehen, post-process egiaztapen bat egin dezake.

 

7. Doitasun handia pieza lerdenetan

DANOBATek EMOn aurkeztuko duen artezteko makinen proposamena LG-1000 makinarekin osatzen da. Makina hori doitasun handia eskatzen duten pieza lerdenak efizientziaz, produktibitatez eta goreneko kalitate estandarrak bermatuta artezteko garatu da.

LG-1000 makina ultradoitasunez artezteko makina bat da, pertsonalizazio aukera handia eskaintzen du, eta makinan erabilgarritasun bikainak lortzea bermatzen du. Horrez gain, jarraipenerako luneta bat dauka CNC batez kontrolatuta, zeinarekin zilindrikotasun egokia bermatzen den, baita piezarik lerdenetan ere.

Doitasunezko osagai hidraulikoak, automozioko piezak, ebaketa tresnak, espekak edo diametro eszentrikoak dituzten osagaiak fabrikatzeko garatu da LG familia.

Gainera, errepikakortasun bikainak ematen ditu, bere granito naturalezko bankadari esker, bere motor linealei eta dituen erregela optikoei esker.

Harri buruak, hoztutako elektroardatzak dituenak, gehienez 120 m/s-ko abiadura periferikoa izatea lortzen du, urratzaile konbentzionalez (45-60m/s) edo superurratzaileez (20-120 m/s) artezteko behar den abiadura tarteari erantzunda.

Garapen horrek, halaber, DANOBAT DoGrind softwarea dauka. Software hori intuitiboa da eta erraz erabiltzekoa, eta DANOBATeko ingeniariek garatu dute.

 

  • 4.0 teknologika etorkizuneko lantegietarako

Azokan, halaber, DANOBATek industriaren digitalizazioaren alde egin duen apustua ezagutaraziko du. 4.0 teknologiez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dago, eta bere  helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurre egitea.

“Instalazio adimendunak eta era autonomoan funtzionatzeko gai direnak eraikitzen uzten duten soluzioak diseinatu ditugu, makinetatik ateratzen diren datuak biltzea eta prozesatzea ahalbidetzen duten informazioaren eta komunikazioaren teknologiak integratuz. Gure ezagutza teknologiko sakonari batu egiten zaio fabrikazioaren alorrean dugun esperientzia sendoa”, ziurtatu du DANOBATeko zuzendari gerente Xabier Alzagak.

Zehazki, konpainiak Smart HMIa garatu du. Intuitiboki erabiltzen den interfaze bat da, eta langileari lagundu eta ekipoen erabilera errazten du, bide batez produktibitatea areagotuta.

Garapen horrek, zeina azokan aurkeztu diren makina guztietan instalatuta baitago, ahalbidetzen du ekipoaren egoeraren eta funtzionamenduaren gaineko informazio guztia modu zentralizatuan, azkar eta erraz eskuratzea. Gainera, bere diseinuari esker erabiltzailearen erabilgarritasuna eta esperientzia hobea dira.

Smart HMI interfazearekin mantentze lanen zikloak optimizatu daitezke, piezen egoerari buruzko informazioa erakusten duelako, erabilera denboran oinarrituta, eta jakinarazpen automatikoak eta mantentze lanetarako jarraibideak ematen dituelako eta fidagarritasuna hobetzen duelako, autodiagnostiko eragiketei esker.

Garapenaren funtzionaltasun nagusiak dira bere kontrol erabilera logikoa, pantailako dokumentazioa, hutsegiteak identifikatzeko laguntza, kontsumo energetikoaren monitorizazioa eta komunikazio protokoloen erabilera ahalbidetzen duela.

Konpainiak, halaber, plataforma bat garatu du datuak bildu, gorde eta prozesatzeko, makinaren egoera monitorizatu ahal izateko. Data System da plataformaren izena.

Garapen horrek fabrikazio prozesuaren egoera eta funtzionamendua denbora errealean ezagutzeko aukera ematen du, bai eta ereduak ezarri, joerak identifikatu, hutsegiteak aurreratu eta mantentze lan estrategia adimendunak martxan jartzeko ere.

Bukatzeko, DANOBATek kontrol integraleko sistema bat sortu du, tailer edo lantegi berean ari diren ekipoen, makinen eta soluzioen eragiketak segurtasunez koordinatu eta zuzentzeko, funtzionamendu automatizatua ahalik eta eraginkorrena izatea bermatuta.

Soluzioa Control System deitzen da eta mekanizazio prozesuen fase guztiak kontrolatzea, monitorizatzea eta gainbegiratzea ahalbidetzen du, konplexutasun handiko fabrikazio lerroetan, non makina eta ekipo bat baino gehiago dauden.

DANOBAT DIGITAL

  • Ekipamendu teknologikoki aurreratuetatik balio erantsi handiko zerbitzuetara

Soluzio berritzaileen eta teknologiarik aurreratuenak dituzten soluzioen fabrikazioan egindako ibilbideaz gain, konpainiak zerbitzu proposamen bat dauka makinen kudeaketa adimenduna eskaintzeko, makinen bizi zikloa luzatzea ahalbidetzen duten aurrerapen teknologikoak txertatzeko, mantentze lanetako estrategiak hobetzeko eta ekoizpena garatu eta optimizatzeko.

DANOBATen ezaugarria da berak garatzen dituen proiektu guztien kudeaketa globala egiten duela; beraz, balio erantsi handiko zerbitzuak ematea funtsezko elementua da, makinek beren bizitza ziklo osoan lehenengo egunean bezala funtzionatuko dutela bermatzen laguntzen baitu.

Zehazki, DANOBATen zerbitzuak, Hannoverreko EMOan ere ezagutzera emango direnak, makinei balioa ematera zuzentzen dira, ekipoen teknologia eguneratuz eta ekipoen funtzionamendua hobetzen duten gailuak eta funtzionaltasunak gehituz.

Gainera, enpresak estrategiak ere garatzen ditu, ekipoei ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko eta fabrikatutako piezen kalitatea bermatu ahal izateko, mantentze lan aurreratuaren bitartez, ordezko piezen kudeaketa adimendunaren bitartez eta aditu sare zabal batekin, ekipoak instalatuta dauden lekuetan.

DANOBATek mantentze lan prediktibo, prebentibo eta zuzentzaileak egiteko zerbitzuak ditu, ekipoen erabilgarritasuna handitzeko, haien fidagarritasuna areagotzeko, planifikatu gabeko geldialdiak saihesteko, errendimendua hobetzeko eta hutsegiteei aurrea hartzeko.

 

  • Merkatu italiarra jomugan

Nazioartera zabaltzeko egiten ari den kanpainaren barruan, makina-erreminten fabrikatzaileak Italian duen presentzia indartu nahi du.

Duela gutxi konpainiak aliantza garrantzitsu bat itxi du Alberto Tacchellarekin, industriako  fabrikazioaren merkatu italiarrean aditu ezagunarekin.

Lankidetza hitzarmen bat da, eta hitzarmen horrekin DANOBATek nahi du Alpeez bestaldeko herrialdean apustu sendoa egin eta erabat lehiakorra den merkatu horretan bere posizionamendu indartu; izan ere, euskal enpresa jada badago merkatu horretan, konpainia garrantzitsuentzat lanean, hala nola Aviorentzat edo Tren fabrikatzaile Lucchinirentzat.

Alberto Tacchella Italiako Piamonte eskualdean jaio zen, 1960an, eta honoris causa doktorea da enpresa kudeaketako eta teknologiako ingeniaritzan, Oradeako unibertsitatearen eskutik (Errumania). Bere ibilbide profesional osoa industriako fabrikazioaren, ekoizpen sistemen eta makina-erreminten sektorean egin du.

Alde biek lortutako aliantzari esker DANOBATek bere bezeroekin dituen loturak estutuko ditu eta jada haiekin dituzten konfiantzazko harremanak indartuko.

“DANOBAT eta Alberto Tacchella, zeinak artezketaren alorrean halako ibilbide profesionala baitu, lankidetzan aritzeak indartu egingo du Italian dugun presentzia, jakinda gure konpainiarentzat merkatu estrategikoa dela eta ezaguna dela goi mailako kalitate estandarrak eskatzen dituelako”, ziurtatu du kooperatibako zuzendari gerente Xabier Alzagak.

DANOBATek Italian presentzia handiagoa edukitzeko estrategiaren barruan, konpainiak iragarri du Italian bertan ezarriko dela, Piamonteko Bistagmo herrian 2.000 m2-ko nabe industrial bat instalatuz.

Pabilioia lan komertzialetarako eta mantentze lanak eta salmenta osteko zerbitzuak emateko erabiliko da, DANOBATi laguntzeko Italian egiten duen jarduera garatzen eta herrialdean dituen bezeroei zerbitzu hurbilagoa eskaintzen.

 

DANOBATi buruz

DANOBAT makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzailea espezializatuta dago fabrikazio industrialerako soluzio teknologiko aurreratuak eta bezeroen premietara erabat egokitutakoak eskaintzen.

DANOBATGROUPeko kidea da eta MONDRAGON Korporazioaren barruan dago, nazioartean sendo ezarrita dago, eta balio erantsi handiko soluzioak fabrikatzen ditu.

 

DANOBAT DIGITAL2