Skip to main content
2013/09/10

DANOBAT VG 1000/700 artezketa zentroa EMO 2013an egongo da ikusgai

DANOBAT VG 1000/700 artezketa zentroa EMO 2013an egongo da ikusgai

DANOBATentzako prezisioa eta kalitatezko mekanizazioa erabat garrantzitsuak dira, eta horrexegatik aplikatzen die I+G bere makinei. Horren adierazgarri da VG gama, artezteko makina bertikal hauen modulukako diseinu berezia dela eta, era ezberdinetara konfiguratu ahal dira, bezeroaren eskaera zehatz eta gero eta handiagoei irtenbidea emanez. VG gamako makinek dituzten artezketako buru ezberdinek, torneatzeko aukerak eta neurketarako teknikek zehaztasun handiko tamaina ertain eta handiko piezak mekanizatzeko aukera aparta ematen dute, besteak beste estatoreak, engranajeak, hegazkinen motorren errodamenduak etab. VG serieko modelo guztiak orga independentez daude osatuta, zehaztasun handiko arrabolak birzirkulatzeko sistemadun gidari lineal independentetan kokatutako orgaz hain zuzen ere. Zeharkako orgak berriz, biraketako B ardatza. Orga hauen eragintza tandem eran muntatutako bi ardatz eta serbomotor independenteez egiten da. Sistema hau formak emateko edo zehaztasun handiko interpolazio bidez diamantaketak egiteko behar den portaera dinamiko zorrotzena optimizatzeko aukeratu da. Bi orgek kaptazio linealeko erregela dute orgaren desplazamenduak eta kokapena kontrolatzeko.

Makinaren egitura elementu finitoen kalkuluen bidez optimizatu da barneko nerbioen banaketa egokia lortu ahal izateko, eta honela, beharrezko egonkortasuna lortu akabera eta zehaztasun ezin hobeak bermatzeko. EMO 2013an DANOBATek VG 1000/700 artezteko makina jarriko du ikusgai, 1000 mm-ko diametroa, 700 mm-ko altuera eta 3000 Kg-ko zamako osagaiak mekanizatzeko gai den artezteko makina. Lan horiek egiteko mahai bat du muntatuta presio konstanteko errodamendu hidrostatiko baten gainean, akabera ezin hobea bermatzeko. VG artezteko makina bertikalek gogorrean torneatzeko beso bat egokitzeko aukera ematen dute, Hirth blokeo sistemaz lagunduta beharrezko zurruntasuna eta egonkortasuna eskainiz honela. Pieza baten denbora zikloa murrizteko DANOBATek makina automatizatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu: erreminta aldaketarako robota jarri, automatikoki orekatzeko sistema, palletak lotzeko sistema eta prestaketa lanetarako kanpoko estazioa, besteak beste. Automatikoki orekatzeko sistemak makinari harri-etxean masa lokalizatzeko aukera ematen dio, oreka akatsa zuzendu eta akabera ezin hobea lortzeko eta palletak lotzeko sistemaren eta estazio ertainaren bidez pieza makinan prestatzeko denbora murrizten da.  Sistema hau artezteko makinaren kanpo aldean kokatutako bi mahaitan oinarritzen da;  bat pieza zentratu eta kokatzeko; eta bestea, pieza mekanizatu ondoren makinako palletean deskargatzeko. Sistema honen bidez makinan prestaketa lanak egiteko denbora murrizten da, eta kanpoan egindako zentraketa set-upa baliozkoa izatea bermatzen da, era honetan makina barruko mekanizazio lanetarako denbora handituz.