Skip to main content
2013/11/11

BIMATEC-SORALUCEren XXIV. Ate Irekien jardunaldian, LATZ partner teknologiko

BIMATEC-SORALUCEren XXIV. Ate Irekien jardunaldian, LATZ partner teknologiko

DANOBATGROUPen ebaketarako erreminten dibisioak bere produktuen aurkezpena egingo du BIMATEC-SORALUCEko ate irekien ekitaldian. 1990etik hona ospatzen den ekitaldi honetara Alemania eta Ekialdeko Europako bezeroak hurbiltzen dira, LATZ gero eta gehiago agertzen den merkatuak, hain zuzen ere. LATZ barautsak zehaztasun, fidagarritasun eta abangoardiako teknologiagatik bereizten dira.

LATZek altzairu azkar eta metal gogorreko ebaketa-erreminta estandarrak eta bereziak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu industria sektore nagusientzat: automozioa, aeronautika, eta ekipo ondasunak. LATZen fabrikazio sistema modernoek zein hauen kontrol sistemek etengabeko errendimendua bermatzen dute erreminta bakoitza entregatzen dutenean malgutasuna eskainiz diseinuan  eta erreminta bereziak epe laburrean produzituz bezeroaren eskaerei erantzunez bai zulaketa, otsabuketa, abeilanaketa edo fresaketan.