Skip to main content
2013/09/19

Alemaniako presidentea SORALUCEko stand-ean EMO 2013an

Alemaniako presidentea SORALUCEko stand-ean EMO 2013an

Hannover 2013ko EMOren aurkezpen orokorraren ondoren, SORALUCEko standa izan zen Alemaniako Errepublika Federaleko Joachim Gauck presidenteari azkeneko berrikuntzak erakusteko aukeratutakoetariko bat. Inaugurazio ekitaldian presidentearekin batera,  Stephan Weil Sajonia Beheko ministro-presidentea, Karel De Gucht Europar Batasuneko Komertzio Komisarioa eta Cecimoko lehendakari den Martin Kapp izan ziren. Irekiera ekitaldiaren ondoren inaugurazio bisita egin zuten, eta sektoreko hiru enpresa lider eta gazteei zuzendutako stand berezi bati egin zion bisita komitibak.

SORALUCEra egindako bisitan Joachim Gauck jaunak bertatik bertara ikusi ahal izan zituen ondorengo makinak: SORALUCE FXR-16000 neurri handiko fresatzeko-mandrinatzeko makina, oso soluzio malgua neurri handiko piezentzat; SORALUCE F-MT-4000 funtzio anitzeko fresatzeko-torneatzeko zentroa  fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa operazio guztiak lotualdi batean egiteko aukera ematen duena konplexutasun handiko piezetan;  VTC-3200 torneaketa bertikaleko zentroa, torneaketa, artezketa, fresaketa, zulaketa, hariztaketa eta neurketa operazioetan zehaztasuna eta kalitatea eskaintzen duen zentroa eta zutabe mugikorra eta mahai finkodun SORALUCE SL-8000  fresatzeko makina konpaktua, makina malgua diseinu konpaktu eta ergonomikoarekin. Joachim Gauck presidenteak bere hitzaldian hazkunde iraunkorra errekuperatzeko Europa berrindustrializatu beharraz jardun zuen, eta berretsi zuen industriaren sektorean makina dela lehiakortasuna ematen duena, ekonomiaren industria nagusienei soluzio eta produkzio baliabideak eskainiz. Formazioa indartu beharraz ere jardun zuen, bai langabezian dauden pertsonak berriro lanerako prestatzeko eta baita enpresek, modu azkarrean, beraien beharrei erantzuteko ondo hezitako gazteak izateko. EMO 2013, nazioarteko makina erreminta azoka nagusian 40 herrialdetako 2.030 enpresek parte hartuko dute eta sektoreko enpresa eta profesionalik onenen presentzia izango du.