Tag-ak - Zutabe mugikorreko fresaketa eta mandrinaketa zentroa

SORALUCEk bere lidergo teknologikoa aurkeztuko du BIMU 2016 azokan

SORALUCEk bere lidergo teknologikoa aurkeztuko du BIMU 2016 azokan

29-09-2016

BIMU 2016 azoka egingo dela eta, enpresa europarrak SORALUCE etxearen fresaketa eta mandrinaketa makinen eta tornuen belaunaldi berria aurkeztuko du eta, horiekin batera, DAS (Dynamics Active Stabiliser) sistema berritzailea ere bai, zeinak makina-erremintaren sektorean iraultza ekarriko baitu.

Makina osorik eta erabiltzailearen ikuspuntutik berrikusi eta gero jaio da SORALUCE belaunaldi berria. Bere asmoa da eraginkortasun operatiboa hobetzea eta makinaren kontzeptu globala garatzea, makina ez ezik laneko gunea osorik ere aintzat hartuta.  Langilearen eta makinaren elementu guztien arteko interakzioak aztertzen dira, inplementazio ezin hobea lortzeko. Diseinu aurreratu duenez, makinak errazago egiten du lan eta errazagoa da, baita ere, makinaren zaintza. SORALUCEk makinen belaunaldi berria merkaturatu du, lan inguru ergonomikoagoarekin eta langilearentzat ahalik eta babes handienarekin. Horregatik, SORALUCEk Red Dot 2016 saria eskuratu du berriki, bere diseinu berritzaileagatik.

Ringier Technology Innovation Awards

SORALUCEren F modeloko eta zutabe mugikorreko fresatzeko makinak

17-11-2015

Ringier Trade Media Ltd. etxeak antolatuta, Fiera Milanoren eta Deustche Messeren lankidetzarekin, sariaren irabazleak epaile independentez osatutako epaimahai batek hautatzen ditu, eta produktuaren bikaintasun teknikoa baloratzen dute, Txinako industri metalurgikoari ekarpen tekniko esanguratsua egiten dion heinean. Saria entzute handiko erreferentzia da, eta Txinak berrikuntza teknologikoan ematen duen errekonozimendurik garrantzitsuena da.

2015ean sariaren 10, edizioa egin da, eta sektore enpresa garrantzitsuak lehiatu dira. Sariak zutabe mugikorreko fresatzeko makinak, SORALUCEren F gamakoak, CIMT 2015 azokan izan zuen eragina berresten du, orduan sartu zelarik Txinako merkatuan.

SORALUCE eta DANOBAT Milango BIMU 2014 erakustazokan egongo dira

29-09-2014
SORALUCEk eta DANOBATek, DANOBATGROUP-eko kidek, torneatzeko, artezteko, fresatzeko eta mandrinatzeko soluzio onenak erakutsiko dituzte BIMU azokan; BIMU italiar estatuan egiten den makina erreminta sektoreko nazioarteko topaketa nagusia da. …

BIMATEC SORALUCE-k XXIV ATE IREKIENJARDUNALDIAK ospatuko ditu bere Limburg-eko instalazioetan

31-10-2013
BIMATEC-SORALUCEko ate irekien jardunaldiak urtero ospatzen dira 1990.urtetik, Alemania eta Europa Ekialdeko bezero guztiek parte hartzen dute, eta ohiko hornitzaile eta beste bazkide batzuen laguntza eta bisitak ere izaten dira. …