Tag-ak - Xafla transformazioa

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

16-09-2018

Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

15-05-2017

Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBATen eta SORALUCEren soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa lortzen uzten dutenak); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATek Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH 2017 erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 2tik 4ra bitartean

DANOBATek Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH 2017 erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 2tik 4ra bitartean

02-05-2017

DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioak, NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2017 erakustazokaren 14. edizioan hartuko du parte maiatzaren 5tik 7ra bitartean.

Mexikon egingo den nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka bat izango da. DANOBAT SHEET METAL 1705-1505 estanean kokatuko da, bere agente Mexikon batera, DISMA. Bertan, DANOBAT-en puntzonatzeko makinen artean teknologikoki aurreratuena den CHROMA puntzonatzeko makina elektrikoaerakutsiko da. Lortzen dituen produktibitate eta prezisio altuei esker soluzio egokiena da ekoizpen behar handienak asetzeko. Puntzonatze kadentzi oso altuak lortzeko gai den 30 tonako motore serbo-elektriko batekin dago hornitua.

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

17-04-2017

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

29-04-2016

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

DANOBAT xafla transformaziorako soluzioak Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH 2015 erakustazokan erakusgai maiatzaren 5tik 7ra bitartean

DANOBAT xafla transformaziorako soluzioak Monterrey hirian FABTECH 2015

27-04-2015

DANOBAT xafla transformaziorako garapenak NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2015erakustazokaren 12. edizioan ikusgai egongo dira maiatzaren 5tik 7ra bitartean.

FABTECH Mexikoko nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka da, eta bertan DANOBAT makinak 1126 estanean kokatuko dira. Besteak beste, DANOBAT-en puntzonatzeko makinenartean teknologikoki aurreratuena den CHROMA puntzonatzeko makina elektrikoa erakutsiko da. Lortzen dituen produktibitate eta prezisio altuei esker makina hau soluzio egokiena da ekoizpen behar handienak asetzeko. Puntzonatze kadentzi oso altuak lortzeko gai den 30 tonako motore serbo-elektriko batekin dago hornitua. 

DANOBAT zuntz bidezko laser ebaketako makina IRIS modeloa

EUROTEK S.R.L. enpresak DANOBAT zuntzezko laser bidezko ebaketako makina handi bat erosi du

18-03-2015

Veneto inguruko EUROTEK S.R.L. enpresa italiarrak 2x6m eta 3kW potentziako zuntzezko laser bidezko DANOBAT ebaketarako makinaerosi du. EUROTEK S.R.L. enpresa azpikontrataziora dedikatzen da nagusiki eta ebaketa, nibelazioa, puntzonaketa eta tolesketa zerbitzuak ematen ditu. Makina hau instalatzerakoan enpresaren helburua bere sektore nagusian posizionamendua indartzea da, hau da industria pabilioietarako ateen fabrikazioan posizionamendua indartzea. Enpresaren arabera makina berri honi esker landu beharreko xaflaren lodiera eta tamaina handitzeko aukera emango du, eta baita beste material berri batzuek ebakitzeko ere, besteak beste latoia edo kobrea.

Eskaera honek DANOBATen italiar merkatuaren aldeko apostua berresten du, eta baita neurrira egindako ekipoak eta tamaina handikoak egiteko estrategia, era honetan bezero bakoitzaren beharrei erantzunez

Zuntzezko laser bidezko ebaketak egiteko makina DANOBAT biltegiratzeko sistemarekin

DANOBATek zuntzezko laser bidezko ebaketak egiteko makina instalatu du Italian

20-02-2015

DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak zuntz bidezko ebaketarako (1500x4000 mm) sistema automatikoa ezarri du Italiako KAER INDUSTRIAL VENTILATION S.R.L, enpresan Pavia inguruan, Milandik hurbil.

KAER INDUSTRIAL VENTILATION SRL aireztapena, aspirazioa eta sukalde industrialetarako osagaiak fabrikatzera dedikatzen da, eta instalazio berri honekin merkatuan duen kokapena indartzea espero du. Instalatutako DANOBAT makina honek zuntzezko laser bidezko ebaketa sistema du, biltegiratzeko 15 puntuko sistemarekin eta xaflaren karga eta deskarga. Laser bidezko ebaketa makinaren automatizazio honek makina sistema autonomo egiten du, eta langilearen laguntza txikia eskatzen du. Xafla automatismoen bidez biltegiratzearen helburua espazioa aurreztea da batetik, eta bestetik, kolan dauden formato ezberdinak prozesako gaitasuna makina gelditu gabe.

DANOBATGROUPek euskarazko hiztegi tekniko digital berritua argitaratu du

27-11-2014

Badira urte batzuek DANOBATGROUP kooperatiba taldeko enpresek euskararen erabileraren aldeko planak dituztela martxan eta plan horietatik sortutako lanak argitaratu eta jende guztiaren eskura jartzen dituztela. Horien artean, aurtengo honetan berritu eta osotuta aurkezten duen makina erreminta arloko irudi zein hitzak euskaraz kontsultatzeko hiztegia. Hiztegi honek, batetik, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara kontsulta teknikoak egiteko aukera eskaintzen du. Bestetik, DANOBATGROUPen diseinatu eta ekoizten diren hainbat makinen irudiak ere agertzen dira eta irudi horietan hiztegiko hitzak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, nahi duen guztiak proposamenak egiteko aukera izango du hitzen bat ez badu aurkitu.