Tag-ak - Tuboak

DANOBAT ekipamendua “TUBOS REUNIDOS” enpresarako tutu hariztatuak egiten dituen lantegi berrian

DANOBAT ekipamendua “TUBOS REUNIDOS” enpresarako tutu hariztatuak egiten dituen lantegi berrian

21-01-2016

"Tubos Reunidos" enpresa internazionalak tutu hariztatuak eta mangitoak egiteko instalazio berria du jada, eta instalazio hori DANOBAT makinez hornituta dago. Proiektua, Tubos Reunidos eta Marubeni enpresen arteko joint-venturearen emaitza, 31.500 metro koadroko lursaila hartzen du, non DANOBAT makinak etenik gabe ari diren tutu hariztatuak fabrikatzen.

Produkzio lerro berriak balio teknologiko handiko tutuak egingo ditu, zehazki petrolio eta gas putzuen zulaketa eta produkziorako erabiliko diren tutu hariztatuak.  DANOBAT makinek bukaerako lana egingo dute, hau da, tutuei PREMIUM hariak jarriko dizkiete, zeinak patenteek babestuta dauden eta estandarrek baino prestazio hobeak eskaintzen dituzten. «Ezin hobeak dira 4.000 edo 5.000 metroko sakoneran dauden ustiategietan lan egiteko», zehazten du Carlos San Martinek, Tubos Reunidos Industrial enpresako teknologia eta garapeneko zuzendariak.

DANOBAT BGM artezteko makinen seriea

DANOBATek indartu egin du oil&gas soluzioen espezializazio arloa balbulen bolak mekanizatzeko BGM artezteko makinen seriearekin

29-05-2015

Oil&Gas sektorea beti nabarmendu da industria merkatuko zorrotzenetarikoa izateagatik. Energia baliabide eskuragarri gutxi egoteak, eta ur sakon, presio handi, tenperatura baxu eta muturreko baldintzetan gero eta jarduera gehiago egiteak, horrek denak eta produktibitate eta fidagarritasun bikaina lortzeko premia latzak, industria erronkatsua bihurtzen dute, mundu konplexu batean.

DANOBATGROUPek giltza eskura erako soluzioetan espezializatutako negozio arlo bat du,  Oil&Gas industriarako. Urteak daramatza enpresak munduan liderrak diren fabrikatzaileekin elkarlanean, besteak beste, Aker SolutionsCameronMetsoMogasNOVTenarisTpco eta Vallourec enpresekin, horientzako balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen hodi, kuplak, presio handiko balbulak, balbulen boladun asentuak, eta bola balbulen bolak eta antzeko piezen mekanizaziorako.

Oil&gas-era zuzendutako DANOBAT garapenak Texas-eko HOUSTEX erakustazokan ikusgai otsailaren 26tik 28ra bitartean

Oil&gas-era zuzendutako DANOBAT garapenak Texas-eko HOUSTEX erakustazokan

06-02-2015

DANOBATGROUPek azkeneko DANOBAT teknologia eta garapenak jarriko ditu ikusgai Texas-eko HOUSTEX erakustazokako 1449 standean otsailaren 26tik 28ra bitartean.

Sektorerako beste soluzio batzuen artean tutuak mekanizatzeko DANOBAT TTB tornu horizontala izango da. DANOBAT TTB tornuaren ezaugarrietako bat makinaren zurruntasuna da eta torneaketa eta hariztaketa operazioetan txirbila begien bistatik desagertaraztea da. Horretaz gain, makinak karga/deskarga sistema ere izan dezake barneratua, posizionamendu kanalak, erreminta zehatzetarako soluzioak, mekanizazio prozesuak, CNC programazioa eta langileentzako formazioa bezero bakoitzaren behar zehatzei erantzuteko.