Tag-ak - Torneaketa

Danobatek Hembrug holandarra erosi du merkatu berrietan posizioa indartzeko

Danobatek Hembrug holandarra erosi du merkatu berrietan posizioa indartzeko

16-09-2019
  • Gaur, Hannoverren (Alemania) egiten ari den EMO azokaren baitan, euskal fabrikatzaileak eta enpresa holandarrak, gogorrean doitasunez torneatze lanetan liderra denak, erosketa akordioa egin dutela iragarri dute.

  • Konpainia bien baturak, non doitasunezko fabrikaziorako soluzioen garapenean duten ‘expertisea’ konbinatzen baita, puntako eskaintza egiten dio merkatuari, Makina-erreminten sektorean duen posizionamendua indartzeko.
  • Operazioa aurrera pauso bat da Danobatgroupek, fabrikatzaile gipuzkoarraren industria taldeak, dibertsifikazio sektorial eta teknologikorako zein nazioarteratzeko duen estrategiaren barruan.
DANOBATek doitasun handiko tornu bat garatu du NBI Bearings Europerentzat, Okondon duen fabrikazio lantegian

DANOBATek doitasun handiko tornu bat garatu du NBI Bearings Europerentzat, Okondon duen fabrikazio lantegian

27-03-2018
Soluzio adimendunak fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko apustua Mecspe azokan

Soluzio adimendunak fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko apustua Mecspe azokan

22-01-2018
  • SORALUCEk aurkeztuko du balio erantsi handidun zerbitzuekin osatutako SORALUCE Digital plataforma, eskaintzen diren soluzioen eskuragarritasuna eta produktibitatea handitzera bideratuta.
  • Teknologia aurreratua soluzioetan, multifuntzioan, sistema automatizatuetan eta tamaina handiko makinetan.
  • Funtzio berriak dakartzan DAS+ sistemaren aurkezpena Italian: dardara mailaren gainbegiratzea, ezegonkortasun arriskua (chatter) antzematea eta torlojuaren abiadura sinkronizatzeko funtzio berria.
  • SORALUCEk aurkeztuko du SORALUCE TA-A 35 bankada finkoko fresatzeko makina unibertsala, diseinu trinko eta ergonomikoduna.
DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu du

DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu du, unibertsitatea eta enpresa elkarrengana hurbiltzeko asmoarekin

10-02-2017

Ikasketen alorraren eta enpresa munduaren arteko harremanak estutzeko asmoarekin, DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzaileak TECNUNen –Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola– Industria Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasleek garatu duten proiektu industrialik hoberena saritu du.

2015eko abenduan, DANOBATGROUP ek eta TECNUNek lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, ikasleei mundu profesionalean sartzen laguntzeko eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak garatu eta benetako fabrikazio inguruneetan aplikatzeko aukera emateko. Lankidetza hitzarmen horren barruan sartzen da saria.

SORALUCEk PXG-19000-W aurkeztu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa

SORALUCEk PXG-19000-W aurkeztu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa

27-01-2017

Tamaina handiko osagarrien mekanizazioak oso gaitasun espezifikoak eskatzen ditu, eta makinek merkatuan lehiatzeko behar diren doitasun, produktibitate eta fidagarritasun maila handienak bermatu behar dituzte.

Ehunka tona pisatzera iritsi daitezkeen mota horretako pieza handiekin, tolerantzia ehundarrez gain, gaur egun, makina gai izan behar da oso konplexuak diren mekanizazio lanak egiteko, ahalik eta gehien murriztuz lotualdi kopurua, ziklo-denbora, zein balizko akatsak.Makinak erantzun egin behar die multiataza eta moldaerraztasun eskaerei, eta ekidin, askotariko lotualdiak edo pieza makinatik makinara ibiltzea.

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

26-01-2017

IMTEX 2017 Indiako makina-erremintaren azokarik garrantzitsuena da eta DANOBATGROUP bertan egongo da torneaketan, artezketan eta fresaketan DANOBAT eta SORALUCEk egindako azken garapen eta teknologiak aurkezten.

Azokaren edizio honetan, DANBATGROUPek bereziki azpimarratuko ditu hainbat industriatara zuzendu dituen azken garapenak, industria hauetarako esaterako:

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

20-05-2016

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2016ko maiatzaren 23tik 27ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Teknologiez gain DANOBATGROUPek trenenergiaaeronautika eta beste sektore estrategiko batzutarako garapen aurretatuak ere erakutsiko ditu. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak.

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

29-04-2016

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

Produktibitatea %300 handitu dezakeen sistema bat sortu du SORALUCEk

Produktibitatea %300 handitu dezakeen sistema bat sortu du SORALUCEk

07-04-2016

Makina-erreminten fabrikatzaile europarrak, fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan aditua denak, iraultza ekarri du sektorerako DAS teknologia garatuta (Dynamics Active Stabilizer), zeinari esker European Quality Innovation of the Year eta Best of Industry sariak eskuratu berri dituen.

DAS teknologia, zeina seguruenik makina-erremintaren sektorearen iraultza izango baita, makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki areagotu dezakeen gailu bat da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitu ere egin dezake, mekanizazioan zehar ezegonkortasunaren arriskua (chatter) murriztuta. DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra hobetzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, muturreko ebaketa baldintzetan bizitza baliagarria luzatuta.

Metalloobrabotka 2015 Moskun

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai maiatzaren 25tik 29ra bitartean

21-05-2015

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2015ko maiatzaren 25tik 29ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketaebaketa eta zulaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Metalloobrabotka nazioarteko erakustazoka Errusiako ekonomiaren garapen berritzailerako aurrekaririk gabeko goi mailako teknologiadun produktuen iturri da. Ingeniaritza errusiarrean teknologia aurreratuko teknologia arloko soluzioak sartuz, erakustazoka honek batetik Errusiako ekonomia berritzailea bultzatzen du, eta bestetik punta-puntako garapen teknologikoak produktu bilakatzeko transformazioa eta industriaren sektore guztietan aplikatzea azkartzen du.

FEIMAFE 2015 Sao Paulon (Brazil)

DANOBAT eta SORALUCE artezketarako, torneatzeko, fresatzeko, mandrinatzeko, ebakitzeko eta zulatzeko soluzioak FEIMAFE 2015

08-05-2015

DANOBAT eta SORALUCE artezketatorneaketafresatze-, mandrinatze-ebakitze- eta zulatze- soluzioak maiatzaren 18tik 23ra FEIMAFE 2015 azokan aurkeztuko dira, N200 standean, Anhembi Esposizioen Pabilioian, Sao Paulo, Brazil hirian.

DANOBAT eta SORALUCEk bikaintasun teknologikoa, zehaztasun handiko produktuak eta bezeroaren beharretara egokitzeko gaitasun berezia adierazten dute. Honen emaitza gisa lehen mailako soluzio lehiakorrak eskaintzen dira.

INDUSTRIE 2015 Lyonen (Frantzia)

DANOBAT eta SORALUCE artezketarako, torneatzeko, fresatzeko, mandrinatzeko, ebakitzeko eta zulatzeko

01-04-2015

DANOBAT eta SORALUCE artezketatorneaketafresatze-, mandrinatze-ebakitze- eta zulatze- soluzioak apirilaren 7tik 10era INDUSTRIE 2015 azokan aurkeztuko dira, 6-S57 standean, Eurexpo gunean, Lyonen.

Aurreko urteetan bezela, bi markek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzea nahi dute, eta azoka bisitatuko duten guztiei teknologia aurreratuena duten makina-erremintak eta ingeniaritzako soluzio teknikoak erakutsi.

DUROC MACHINE TOOL izango da SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze banatzaile berria

DUROC MACHINE TOOL izango da SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze banatzaile berria

27-03-2015

Mekanizazio prozesuetarako SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze soluzioak mundu osoan DUROC izendapenarekin zabaltzen ari dira SORALUCE produktuen banatzaile gisa. SORALUCE makinak bost kontinenteetan barrena zabalduta daude eta fresaketa, mandrinatze eta torneatze bertikalaren teknologian mundu mailako erreferente dira.

Makinen diseinu, muntaia eta egiaztapen osoa Euskal Herrian dituen lau lantegietan (Espainiaren iparraldean) eta Limburg-ko (Alemania) zentro teknologiko batean egiten dira, baita makina buruen fabrikaziorako gune aurreratuan ere. Horrela, maila altuko teknologia eskaini eta industria zorrotzenak lantzen dira, hasi ekipo-ondasunekin eta energia sektorera arte.

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

13-06-2014
DANOBATGROUP Errusiak Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko 15. erakustazokan hartuko du parte 2014ko ekainaren 16tik 20ra bitartean. DANOBATGROUPek makina erreminta eta fabrikazio prozesuetako bere azkeneko berrikuntzak aurkeztuko ditu 3. pabilioiko…

BIEMH 2014: Zutabe mugikorreko SORALUCE FP-12000 fresatzeko eta mandrinatzeko zentroa

03-06-2014
FP-12000 fresatzeko zentroa funtzio anitzeko fresatzeko eta mandrinatzeko makina da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak neurri handiko piezen mekanizazioan doitasun eta produktibitate maila altuenak lortzen ditu. Makinaren kontzeptu modularrak egokikortasun bikaina eskaintzen du eta aukerako…

BIEMH 2014: HDS 6A DANOBATen zinta-zerra berria, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

02-06-2014
Gaur egunera arte, langileen jarduna zen materialaren ebaketaren eraginkortasunean eragiten zuen faktoreetako bat. Langileen esperientziak, formazioak edo ezagutzak neurri batean edo bestean eragin zezakeen materialaren ebaketan. “Esperientziaren' arabera, zintaren abiadura handiagoa edo txikiagoa…

BIEMH 2014: Torneaketa bertikaleko zentroa SORALUCE VTC-2500, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

29-05-2014
Torneaketa, fresaketa eta artezketa eragiketak makina bakarrean konbinatzeari esker, interes handia piztu da SORALUCEren VTC torneaketa bertikaleko zentroetan. Egokikorrak eta oso zurrunak diren makina mota horren eskaera sektore hauetan zabaldu da: manufaktura-industria, energia sorkuntza,…

Konfigurazio horizontaleko barruko nahiz kanpoko DANOBAT LG-600 artezteko makina

26-05-2014
Artezteko LG-600 makina DANOBATek fabrikatzen dituen konfigurazio horizontaleko barruko nahiz kanpoko LG gamaren hiru modeloetan, handiena da. 300 mm-ko kanpoko diametroak puntuen arteko gehienezko 600 mm-ko distantzian arteztu ditzake. Baita zilindrikoak ez diren osagaiak ere, hala nola, espekak. …

DANOBAT eta SORALUCE-k artezketarako, torneatzeko, fresatzeko, mandrinatzeko, ebakitzeko eta zulatzeko azken soluzioak aurkeztu dituzte INDUSTRIEn

28-03-2014
DANOBATGROUP taldearen barruko DANOBAT eta SORALUCE enpresek teknologia aurreratua eta ekoizpen maila altua duten artezketa, torneaketa, fresatze-, mandrinatze-, ebakitze- eta zulatze-soluzioak aurkeztuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 4ra INDUSTRIE,  azokan, Paris Nord Villepinte…

Alemaniako presidentea SORALUCEko stand-ean EMO 2013an

19-09-2013
Hannover 2013ko EMOren aurkezpen orokorraren ondoren, SORALUCEko standa izan zen Alemaniako Errepublika Federaleko Joachim Gauck presidenteari azkeneko berrikuntzak erakusteko aukeratutakoetariko bat. Inaugurazio ekitaldian presidentearekin batera,  Stephan Weil Sajonia Beheko ministro-presidentea,…

DANOBATGROUP EMO 2013 erakustazokako fabrikatzailerik nagusienetariko bat

05-07-2013
DANOBATGROUPek bi produktu marka ditu, DANOBAT eta SORALUCE, eta  makina erremintako erakustazoka nagusienean, EMO 2013an, bi marka hauetako azken aurrerapenak eta teknologiak aurkeztuko ditu. DANOBAT eta SORALUCE produktuak 3 standetan banatutako 1700 metro koadroko azalera batean egongo dira…

Soraluce F-MT fresaketa-tornaketa zentruak makina bakarrean batzen ditu errendimendu handiko fresaketa eta tornaketa prozesuak

15-12-2011
SORALUCEK EMOn F-MT fresaketa-tornaketa zentrua aurkeztu du, fresaketa eta torneaketa teknologiak makina bakar batean bateratzen duen soluzio berritzailea. F-MT makinak konplexutasun tekniko handiko piezak makina berean mekanizatzeko aukera eskaintzen du, moldaerraztasun handia emanez, mekanizazio…

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

07-11-2011
Duela hilabete batzuk egindako jardunaldi teknikoetan, Danobat Tornu Bertikalak bere ateak ireki zituen VTC-H gama erakusteko. Jardunaldiotan hainbat erakustaldi ikusteko aukera izan zuten bisitariek, eta tornu bertikalen ekoizpen prozesuen azken berrikuntzak ezagutu zituzten. …