Tag-ak - Tecnun

Industriako fabrikazioan aplikatutako ikerketa bultzatzeko TECNUNek egindako proiektu bat saritu du DANOBATGROUPek

Industriako fabrikazioan aplikatutako ikerketa bultzatzeko TECNUNek egindako proiektu bat saritu du DANOBATGROUPek

21-02-2018
  • Nafarroako Unibertsitateko Goi mailako Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek makina-erreminten fabrikatzailearen aitortza eskuratu du.
  • Saritutako azterketa industrian erabiltzekoak diren osagaien mekanizazioaren automatizazioari buruzkoa da.

Ikerketa teknologikoa eta fabrikazio aurreratuko prozesuetako berrikuntza bultzatzea da DANOBATGROUP  enpresa taldearen helburuetako bat, eta, horren haritik, enpresa taldeak Tecnun; Nafarroako Unibertsitateko Goi mailako Ingeniaritza Eskolan Industri Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasle talde batek egindako industri garapeneko proiekturik hoberena saritzen du urtero.

DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu du

DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu du, unibertsitatea eta enpresa elkarrengana hurbiltzeko asmoarekin

10-02-2017

Ikasketen alorraren eta enpresa munduaren arteko harremanak estutzeko asmoarekin, DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzaileak TECNUNen –Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola– Industria Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasleek garatu duten proiektu industrialik hoberena saritu du.

2015eko abenduan, DANOBATGROUP ek eta TECNUNek lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, ikasleei mundu profesionalean sartzen laguntzeko eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak garatu eta benetako fabrikazio inguruneetan aplikatzeko aukera emateko. Lankidetza hitzarmen horren barruan sartzen da saria.

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

05-02-2016

DANOBATGROUPek diseinu kontzeptuala eta zehaztasuneko ingeniaritzako proiekturik onenaren saria entregatu du TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleen artean. Proiektu honen garapena erronka praktikoa izan da beraien ezagupenak garatu eta praktikan jartzeko aukera izan duten 33 ikasleentzat Makina ERreminta sektorerako balio teknologikoa duena artezteko makina baten Diseinua eta Zehaztasuneko ingeniaritza arloan.

Ekimen hau DANOBATGROUP eta TECNUNek joan zen abenduan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren barne kokatzen da, eta harreman honen bidez heziketa teorikoa egoera erreal batean oinarritutako proiektu eta esperientziekin konbinatzea da azken helburua. Unibertsitatea eta enpresa eskutik helduta doaz etorkizuneko ingeniariei Ikerketa eta Industria arloan garatutako jarduerak erakutsiz eta kualifikazio maila altuaren beharraz eta beste hainbat konpetentziaren beharraz ohartaraziz Makina ERreminta sektoreko etorkizunera begirako erronketan parte hartzeko eta arrakastaz eramateko aurrera.

DANOBATGROUPek TECNUNeko ingeniarien formazioan lagunduko du

DANOBATGROUPek TECNUNeko ingeniarien formazioan lagunduko du

17-12-2015

Hitzarmen honi esker etorkizuneko ingeniariek 4.0 Industriako prozesuak modu erreal eta praktikoan ezagutzeko aukera izango dute.

Antxon López Usoz, DANOBATGROUP-eko Berrikuntza zuzendaria eta Iñigo Puente TECNUN-eko zuzendariak sinatu dute elkarlanerako hitzarmen hau. Hitzarmen honi esker etorkizuneko ingeniariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte Espainiako makina erreminta sektorean lider den enpresa talde honetan garatzen diren proiektu eta esperientziak.