Tag-ak - Technology days

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

18-11-2016

Makina-erremintaren fabrikatzaile europarrak, zeina fresaketan, mandrinaketan eta torneaketan aditua baita, bere balio erantsi handiko proposamen teknologikoa aurkeztu zuen bere Technology Days ekitaldiaren 6. edizioan, enpresak Limburgen duen BIMATEC SORALUCE Bikaintasun Zentroaren 25. urteurrena ospatzen ari zen une berean.

Europako, Amerikako eta Asiako 800 bezero baino gehiagoren asistentziarekin, SORALUCEk bere azken berrikuntzak eta garapenak aurkeztu zituen, benetako mekanizazio baldintzetan. Horretarako, Bira Teknologiko bat egin zuen, non fresaketarako, mandrinaketarako eta askotariko funtzioetarako 9 makina erakutsi zituen. Biran zehar, zuzeneko erakusketak egin ziren makina bakoitzaren ahalmenak azaltzeko, eta duela gutxi Quality Innovation of the Year eta Best of Industry Award sariak eskuratu dituen DAS teknologiaren erabileraren adibide ikaragarriak eta tresneriarako DAS berritzailea erakutsi ziren.

SORALUCE Technology Days 2016, BIMATEC SORALUCE gure bikaintasun zentroan

SORALUCE Technology Days 2016, BIMATEC SORALUCE gure bikaintasun zentroan

11-11-2016

SORALUCEk TECHNOLOGY DAYS 2016 antolatu du, urtero egiten den ekitaldia, SORALUCEren teknologia eta garapen berriak erakusteko mekanizazio egoera errealetan eta fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa arloan espezialista onenen eskutik. TECHNOLOGY DAYS 2016 ekitaldian zehar, SORALUCEren makina-belaunaldi berriaren onurak frogatu ahal izango dira, eta baita soluzio eta teknologia berriak ezagutu ere, besteak beste DAS sistema, 2016 urtean zehar behin baino gehiagotan saritua izan dena.

TECHNOLOGY DAYS 2016 inoizko ekitaldi bereziena izango da, izan ere, SORALUCEk bere bikaintasun zentroaren 25. urteurruna ospatzen du: BIMATEC SORALUCE (Limburg, Alemania).