Tag-ak - Rusia

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

15-05-2017

Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBATen eta SORALUCEren soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa lortzen uzten dutenak); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

13-06-2014
DANOBATGROUP Errusiak Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko 15. erakustazokan hartuko du parte 2014ko ekainaren 16tik 20ra bitartean. DANOBATGROUPek makina erreminta eta fabrikazio prozesuetako bere azkeneko berrikuntzak aurkeztuko ditu 3. pabilioiko…