
DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.
20-05-2016DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2016ko maiatzaren 23tik 27ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketa, torneaketa, fresaketa-mandrinaketa, puntzonaketa, tolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.
Teknologiez gain DANOBATGROUPek tren, energia, aeronautika eta beste sektore estrategiko batzutarako garapen aurretatuak ere erakutsiko ditu. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak.