Tag-ak - Lg

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

17-04-2017

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATek LG-1000 aurkeztu du INTECen, doitasun handia behar duten pieza lerdenen artezketa egiteko garatutakoa

DANOBATek LG-1000 aurkeztu du INTECen, doitasun handiko artezketak egiteko

07-03-2017
  • LGak azken berrikuntza teknologikoak txertatu ditu errentagarriak, produktiboak eta kalitate handiko mekanizazioa bermatuko duten soluzioak lortzeko helburuarekin.
  • CNCaren bidez kontrolatzen den jarraipen-luneta bat dauka zilindrikotasun optimoa bermatzen duelarik, baita pieza lerdenena ere.

DANOBAT diseinuan, prozesuetan eta proiektuetan kualifikazio handia duten profesionalez osatua dago eta bezeroekin lankidetza estuan aritzen dira bezeroen nahiak entzun eta ulertzeko eta beharretara egokituko diren mekanizazio soluzioak eskaintzeko.

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

29-04-2016

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

07-09-2015

DANOBATGROUPek bere bi produktu marketako, DANOBAT eta SORALUCE, teknologiarik aurreratuenak izango ditu ikusgai mundu mailan bi urtean behin egiten den makina erreminta erakustazokarik garrantzitsuenean. EMO 2015 erakustazoka hau Milanen egingo da urriaren 5etik 10era bitartean.

Erakustazoka honen garrantziaz jabetuta DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produkturik aipagarrienak erakutsiko ditu hiru stand ezberdinetan, non azken generazioko teknologiarekin bi marka hauek duten konpromisoa erakutsiko den eskakizun maila altua duten sektoreei zuzendutako azkeneko soluzioekin.

DANOBATGROUP EMO 2013 erakustazokako fabrikatzailerik nagusienetariko bat

05-07-2013
DANOBATGROUPek bi produktu marka ditu, DANOBAT eta SORALUCE, eta  makina erremintako erakustazoka nagusienean, EMO 2013an, bi marka hauetako azken aurrerapenak eta teknologiak aurkeztuko ditu. DANOBAT eta SORALUCE produktuak 3 standetan banatutako 1700 metro koadroko azalera batean egongo dira…