Tag-ak - Latz

DANOBAT, GOIMEK eta LATZek METALMADRID 2018 erakustazokan hartuko dute parte irailaren 26tik 27ra bitartean Madrid hirian

26-09-2018

METALMADRID Espainiako zentroan sektore industrialean egiten den azoka bakarra da.

METALMADRID azken berrikuntzak eta ezagutzeko eta merkatuko tendentzien inguruan informazioa jazotzeko modurik onena da. Gainera, zuzeneko erakustaldiak eta produktu edo/eta zerbitzuei buruzko aurkezpenak egiten dira.

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

16-09-2018

Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.

DANOBATGROUPek urteko

DANOBATGROUPek urteko "Gipuzkoako Enpresa" saria eskuratu du

19-03-2018
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak makina-erreminten fabrikatzailea saritu du bere “DNA berritzailea"-gatik eta industriari aplikatutako digitalizazioaren alde egindako apustuagatik.
  • Joan den ostiralean eman zitzaion saria, eta ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Gipuzkoako foru diputatu Markel Olano egon ziren, beste agintari batzuen artean.
  • DANOBATGROUPeko zuzendari nagusi Pello Rodriguezen esanetan, sariarekin enpresak egindako ibilbidea aitortzen da, non berrikuntza eta DANOBATGROUP osatzen duten kooperatiben arteko lankidetza estua bereizgarriak diren, eta batez ere bide hori posible egin duten pertsonen lana.
DANOBATGROUP, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

DANOBATGROUP, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

07-06-2017

DANOBATGROUPek bigarren urtez jarraian parte hartuko du WORKinn enplegu foroan. Hitzordua ekainaren 7an eta 8an izango da, Bilbao Exhibition Center azoka esparruan, eta bere helburua da industri enpresa ezagunen eta sektoreko profesionalen arteko harremanak sendotzea.

Foroak, zeina industriako fabrikazioari lotutako beste hainbat azoka, hala nola Addit 3D eta Maintenance Bilbao, egiten ari diren une berean egingo baita, ingeniaritzako eta fabrikazioko adarretan espezializatutako talentu berriak identifikatzeko gune bat izan nahi du, baina beste zeregin ere badu, sektore pribatuaren posizionamendua bultzatzeko lekua izatea, sektore pribatua kalitateko enplegu eragilea den heinean.  

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

28-10-2016

Azaroaren 16an eta 17an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren bederatzigarren edizioan egongo dira erakusketari gisa.

AB28 standean egongo dira, arlo hauetan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakusten:

Xafla eraldaketarako soluzioak:

DANOBATeko xafla eraldaketarako dibisioak metalen eraldaketarako soluzioetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu; besteak beste, makinen eskaintza zabala erakutsiko du LB modeloko lerro berria ere. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.

DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

29-04-2016

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

DANOBATGROUP taldeko Soraluce eta Latz kooperatibek Zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu dute

DANOBATGROUP taldeko Soraluce eta Latz kooperatibek Zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu dute

22-12-2015

DANOBATGROUP taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazio berezia erakutsi ditu sorrera-sorreratik eta atxikimendu hori langileei begira zein gizarteari begirakoa da.

Gaur egun, eta duela urte batzuetatik hona DANOBATGROUPeko kooperatibek erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko ahaleginean dihardute, eta 2008an DANOBAT kooperatibak eskuratu ondoren Zilarrezko Bikain ziurtagiria gainontzeko kooperatibak ere neurriak hartzen hasi ziren prozesu horretan sartzeko.

BIEMH 2014: Zutabe mugikorreko SORALUCE FP-12000 fresatzeko eta mandrinatzeko zentroa

03-06-2014
FP-12000 fresatzeko zentroa funtzio anitzeko fresatzeko eta mandrinatzeko makina da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak neurri handiko piezen mekanizazioan doitasun eta produktibitate maila altuenak lortzen ditu. Makinaren kontzeptu modularrak egokikortasun bikaina eskaintzen du eta aukerako…

BIEMH 2014: HDS 6A DANOBATen zinta-zerra berria, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

02-06-2014
Gaur egunera arte, langileen jarduna zen materialaren ebaketaren eraginkortasunean eragiten zuen faktoreetako bat. Langileen esperientziak, formazioak edo ezagutzak neurri batean edo bestean eragin zezakeen materialaren ebaketan. “Esperientziaren' arabera, zintaren abiadura handiagoa edo txikiagoa…

BIEMH 2014: Torneaketa bertikaleko zentroa SORALUCE VTC-2500, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

29-05-2014
Torneaketa, fresaketa eta artezketa eragiketak makina bakarrean konbinatzeari esker, interes handia piztu da SORALUCEren VTC torneaketa bertikaleko zentroetan. Egokikorrak eta oso zurrunak diren makina mota horren eskaera sektore hauetan zabaldu da: manufaktura-industria, energia sorkuntza,…

Konfigurazio horizontaleko barruko nahiz kanpoko DANOBAT LG-600 artezteko makina

26-05-2014
Artezteko LG-600 makina DANOBATek fabrikatzen dituen konfigurazio horizontaleko barruko nahiz kanpoko LG gamaren hiru modeloetan, handiena da. 300 mm-ko kanpoko diametroak puntuen arteko gehienezko 600 mm-ko distantzian arteztu ditzake. Baita zilindrikoak ez diren osagaiak ere, hala nola, espekak. …

BIMATEC SORALUCE-k XXIV ATE IREKIENJARDUNALDIAK ospatuko ditu bere Limburg-eko instalazioetan

31-10-2013
BIMATEC-SORALUCEko ate irekien jardunaldiak urtero ospatzen dira 1990.urtetik, Alemania eta Europa Ekialdeko bezero guztiek parte hartzen dute, eta ohiko hornitzaile eta beste bazkide batzuen laguntza eta bisitak ere izaten dira. …