
DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da
28-10-2016Azaroaren 16an eta 17an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren bederatzigarren edizioan egongo dira erakusketari gisa.
AB28 standean egongo dira, arlo hauetan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakusten:
Xafla eraldaketarako soluzioak:
DANOBATeko xafla eraldaketarako dibisioak metalen eraldaketarako soluzioetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu; besteak beste, makinen eskaintza zabala erakutsiko du LB modeloko lerro berria ere. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.
DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.