
DANOBATGROUPen LH dualeko eredua, Bertelsmann Fundazioak kasu arrakastatsutzat aukeratua
01-10-2017DANOBATGROUPen Muntatzaileen Tailer Eskola kasu arrakastatsutzat aukeratu du Lanbide Heziketa (LH) Dualerako Aliantza, erakundeak, gazteen hezkuntzaren kalitatea hobetzera bideratuta Bertelsmann Fundazioa-k bultzatutako ekimena baita.
Enpresek, ikastetxeek eta LH Dualaren bitartez gazteen enplegagarritasuna hobetzeko lanean ari diren erakundeek Estatu mailan osatutako sare bat da Aliantza, eta Makina-erreminten fabrikatzaile euskaldunaren ikastetxean ematen den heziketa eredua praktika on-aren adibidetzat hartu du bere plataforma digitalean.