Tag-ak - Lamiera

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

05-02-2016

DANOBATGROUPek diseinu kontzeptuala eta zehaztasuneko ingeniaritzako proiekturik onenaren saria entregatu du TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleen artean. Proiektu honen garapena erronka praktikoa izan da beraien ezagupenak garatu eta praktikan jartzeko aukera izan duten 33 ikasleentzat Makina ERreminta sektorerako balio teknologikoa duena artezteko makina baten Diseinua eta Zehaztasuneko ingeniaritza arloan.

Ekimen hau DANOBATGROUP eta TECNUNek joan zen abenduan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren barne kokatzen da, eta harreman honen bidez heziketa teorikoa egoera erreal batean oinarritutako proiektu eta esperientziekin konbinatzea da azken helburua. Unibertsitatea eta enpresa eskutik helduta doaz etorkizuneko ingeniariei Ikerketa eta Industria arloan garatutako jarduerak erakutsiz eta kualifikazio maila altuaren beharraz eta beste hainbat konpetentziaren beharraz ohartaraziz Makina ERreminta sektoreko etorkizunera begirako erronketan parte hartzeko eta arrakastaz eramateko aurrera.

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

07-11-2011
Duela hilabete batzuk egindako jardunaldi teknikoetan, Danobat Tornu Bertikalak bere ateak ireki zituen VTC-H gama erakusteko. Jardunaldiotan hainbat erakustaldi ikusteko aukera izan zuten bisitariek, eta tornu bertikalen ekoizpen prozesuen azken berrikuntzak ezagutu zituzten. …