Tag-ak - Imts

DANOBAT eta SORALUCEk IMTS 2018 erakustazokan hartuko dute parte irailaren 10etik 15era bitartean Chicago hirian

10-09-2018

IMTS 2016 manufaktura-teknologiaren hogeita hamaikagarren edizioa da, Ipar Amerikan. 1,900 enpresa erakuslek 1,240,863 oin karratu garbiko erakusketa espazioa beteko dute Chicago, Illinois, McComick Place aretoan. IMTS urte bakoiti guztietan ospatzen da Chicagon eta 100,000 erosle baino gehiago eta 112 herrialde baino gehiagotako saltzaileak erakartzen ditu.

DANOBAT eta SORALUCEren azken berrikuntzak IMTS 2016 Azokan erakutsiko dira

DANOBAT eta SORALUCEren azken berrikuntzak IMTS 2016 Azokan erakutsiko dira

22-07-2016

DANOBAT eta SORALUCEk osagaien mekanizaziorako garatu dituzten azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu Chicagon ospatuko den IMTS 2016 azokako hegoaldeko pabilioian, S-9453 standean, Irailaren 12tik 17ra.

IMTS-eko bisitariek DANOBAT HG lan astunetarako artezteko makina eta DANOBAT-OVERBECK IRD-400 barrualde, kanpoalde eta erradioak artezteko makina ikusi ahal izango dituzte. DANOBAT HG mahai mugikorreko artezteko makina gama, 5000mm arteko luzera duten osagaiak artezteko gai da eta beraz, besteak beste, sektore aeroespaziala, trenaren industria edota energia sorkuntza sektoreentzako aplikazioentzat aukera egokia da. Bestalde, DANOBAT OVERBECK IRD makina gama, barrualdeak, kanpoaldeak, erradioak, aurpegiak eta zilindrikoak ez diren formak artezteko diseinatua izan denez, soluzio paregabea da ebaketa tresnak, zeramikako piezak zein transmisio sistemen industriak edota Petroleo eta Gas industriak eska ditzakeen aplikazioetarako.

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

05-02-2016

DANOBATGROUPek diseinu kontzeptuala eta zehaztasuneko ingeniaritzako proiekturik onenaren saria entregatu du TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleen artean. Proiektu honen garapena erronka praktikoa izan da beraien ezagupenak garatu eta praktikan jartzeko aukera izan duten 33 ikasleentzat Makina ERreminta sektorerako balio teknologikoa duena artezteko makina baten Diseinua eta Zehaztasuneko ingeniaritza arloan.

Ekimen hau DANOBATGROUP eta TECNUNek joan zen abenduan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren barne kokatzen da, eta harreman honen bidez heziketa teorikoa egoera erreal batean oinarritutako proiektu eta esperientziekin konbinatzea da azken helburua. Unibertsitatea eta enpresa eskutik helduta doaz etorkizuneko ingeniariei Ikerketa eta Industria arloan garatutako jarduerak erakutsiz eta kualifikazio maila altuaren beharraz eta beste hainbat konpetentziaren beharraz ohartaraziz Makina ERreminta sektoreko etorkizunera begirako erronketan parte hartzeko eta arrakastaz eramateko aurrera.

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

13-06-2014
DANOBATGROUP Errusiak Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko 15. erakustazokan hartuko du parte 2014ko ekainaren 16tik 20ra bitartean. DANOBATGROUPek makina erreminta eta fabrikazio prozesuetako bere azkeneko berrikuntzak aurkeztuko ditu 3. pabilioiko…

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

07-11-2011
Duela hilabete batzuk egindako jardunaldi teknikoetan, Danobat Tornu Bertikalak bere ateak ireki zituen VTC-H gama erakusteko. Jardunaldiotan hainbat erakustaldi ikusteko aukera izan zuten bisitariek, eta tornu bertikalen ekoizpen prozesuen azken berrikuntzak ezagutu zituzten. …