Tag-ak - Fxr

DANOBATGROUPek bere bi produktu markako, hau da, DANOBAT eta SORALUCEko azken garapen eta teknologiak izango ditu ikusgai Pekinen

DANOBATGROUPek bere bi produktu markako, hau da, DANOBAT eta SORALUCEko azken garapen eta teknologiak izango ditu ikusgai Pekinen

21-06-2016

DANOBATGROUPek bere bi produktu markako, hau da, DANOBAT eta SORALUCEko azken garapen eta teknologiak izango ditu ikusgai Pekinen egingo den Nazioarteko makina erreminta eta CIMES erreminten erakustazokan.

DANOBATGROUPek W1 pabilioiko A501standean jarriko ditu ikusgai makinak. Makina aurreratuak dira erakustazokan ikusgai egongo direna, zehaztasun, fidagarritasun eta ekoizpen handia ziurtatzen duten makinak, eta mekanizazio prozesu aurreratuenei aurre egiteko diseinatuta daudenak, eskakizun maila handia eskatzen duten industria sektoreei zuzendutakoak eta informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarritutako zerbitzu aurreratuak disponibilitate handiena eskainiz eta programazioa, operazioa eta ekipoen mantentze lanetarako formazioa eskainiz.

SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du

SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du

08-04-2016

SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makinak diseinuaren kalitatearen nazioarteko errekonozimendua jaso du, diseinuaren inguruko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuenean bere diseinuaren bikaintasuna erakutsi ondoren.

SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina 5.214 hautagairen zifra errekorraren gainetik nabarmendu zen –hautagaiak 57 herrialdetakoak ziren–, eta irabazitako saria Red Dot: 2016ko Produktuaren Diseinua izan zen, aurtengo produkturik onenen artean aitortuta.

Red Dot sariko epaimahaia 41 diseinatzaile aditu independente, diseinuko irakasle eta kazetari espezializatuk osatu zuten, eta hautagaitza guztiak zuzenean eta bertatik bertara eztabaidatu zituzten, sari ospetsu horren arau zorrotzen arabera.

SORALUCE FXR makinaren kabina

SORALUCE lider mekanizaziorako soluzio errentagarri eta ergonomikoetan

09-10-2015

SORALUCEk EMO 2015 erakustazokan mekanizatu arloan abangoardiako soluzioak eskaintzearen aldeko apustua aurkeztu du, DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistema berritzailea eta ergonomia eta segurtasuna bateratzen dituen bere makina generazio berria ezagutzera emanaz.

Azkartasuna, fabrikazio bolumen handia eta zehaztasuna handia produkzio prozesuetan eskakizun izaten diren parametroak dira. Parametroen barruan gutxitan izaten dira kontuan lanerako ingurua langilearen beharretara egokitzea, baina hau giltzarri da gorago aipatutako helburuak aurrera eraman daitezen bermatzeko.

DANOBATGROUP EMO 2013 erakustazokako fabrikatzailerik nagusienetariko bat

05-07-2013
DANOBATGROUPek bi produktu marka ditu, DANOBAT eta SORALUCE, eta  makina erremintako erakustazoka nagusienean, EMO 2013an, bi marka hauetako azken aurrerapenak eta teknologiak aurkeztuko ditu. DANOBAT eta SORALUCE produktuak 3 standetan banatutako 1700 metro koadroko azalera batean egongo dira…