Tag-ak - Fx

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

17-04-2017

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

BIMATEC SORALUCE-k XXIV ATE IREKIENJARDUNALDIAK ospatuko ditu bere Limburg-eko instalazioetan

31-10-2013
BIMATEC-SORALUCEko ate irekien jardunaldiak urtero ospatzen dira 1990.urtetik, Alemania eta Europa Ekialdeko bezero guztiek parte hartzen dute, eta ohiko hornitzaile eta beste bazkide batzuen laguntza eta bisitak ere izaten dira. …