Tag-ak - Energia eolikoa

SORALUCEk bere lidergo teknologikoa aurkeztuko du BIMU 2016 azokan

SORALUCEk bere lidergo teknologikoa aurkeztuko du BIMU 2016 azokan

29-09-2016

BIMU 2016 azoka egingo dela eta, enpresa europarrak SORALUCE etxearen fresaketa eta mandrinaketa makinen eta tornuen belaunaldi berria aurkeztuko du eta, horiekin batera, DAS (Dynamics Active Stabiliser) sistema berritzailea ere bai, zeinak makina-erremintaren sektorean iraultza ekarriko baitu.

Makina osorik eta erabiltzailearen ikuspuntutik berrikusi eta gero jaio da SORALUCE belaunaldi berria. Bere asmoa da eraginkortasun operatiboa hobetzea eta makinaren kontzeptu globala garatzea, makina ez ezik laneko gunea osorik ere aintzat hartuta.  Langilearen eta makinaren elementu guztien arteko interakzioak aztertzen dira, inplementazio ezin hobea lortzeko. Diseinu aurreratu duenez, makinak errazago egiten du lan eta errazagoa da, baita ere, makinaren zaintza. SORALUCEk makinen belaunaldi berria merkaturatu du, lan inguru ergonomikoagoarekin eta langilearentzat ahalik eta babes handienarekin. Horregatik, SORALUCEk Red Dot 2016 saria eskuratu du berriki, bere diseinu berritzaileagatik.

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

20-05-2016

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2016ko maiatzaren 23tik 27ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Teknologiez gain DANOBATGROUPek trenenergiaaeronautika eta beste sektore estrategiko batzutarako garapen aurretatuak ere erakutsiko ditu. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak.