
DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu
29-04-2016DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.
BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.