Tag-ak - Cimt

Fabrikazio aurreratuko soluzioen DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Pekingo CIMT 2019 azokan, DANOBATGROUPen eskutik

Fabrikazio aurreratuko soluzioen DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Pekingo CIMT 2019 azokan, DANOBATGROUPen eskutik

10-04-2019
DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

17-04-2017

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

Ringier Technology Innovation Awards

SORALUCEren F modeloko eta zutabe mugikorreko fresatzeko makinak

17-11-2015

Ringier Trade Media Ltd. etxeak antolatuta, Fiera Milanoren eta Deustche Messeren lankidetzarekin, sariaren irabazleak epaile independentez osatutako epaimahai batek hautatzen ditu, eta produktuaren bikaintasun teknikoa baloratzen dute, Txinako industri metalurgikoari ekarpen tekniko esanguratsua egiten dion heinean. Saria entzute handiko erreferentzia da, eta Txinak berrikuntza teknologikoan ematen duen errekonozimendurik garrantzitsuena da.

2015ean sariaren 10, edizioa egin da, eta sektore enpresa garrantzitsuak lehiatu dira. Sariak zutabe mugikorreko fresatzeko makinak, SORALUCEren F gamakoak, CIMT 2015 azokan izan zuen eragina berresten du, orduan sartu zelarik Txinako merkatuan.

DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendariak'berrikuntza eta garapen jasangarria'ri buruzko nazioarteko foroan hartu du parte Pekingo CIMT 2013 erakustazokan.

09-05-2013
CIMT 2013 erakustazokaren baitan, Txinan egiten den makina erreminta nagusienen baitan hain zuzen ere, Berrikuntza eta Garapen Jasangarriaren inguruko mundu mailako foroa egin da, non etorkizun jasangarriagoa izateko makina erreminta industriak izan dezakeen paperaren inguruan eztabaidatu den. …

SORALUCE Bruselan egingo den MTMS 2013 erakustazokan izango da martxoaren 20tik 22ra

15-03-2013
SORALUCEk martxoaren 20tik 22ra Brussels Expon , egingo den MTMS 2013 metalen, plastikoen eta konpositeen transformaziorako eta tratamenduetarako teknologien azokan parte hartuko du. …