Tag-ak - Bogieak probatzeko banku dinamikoa

DANOBATek Bergeneko Tranbiaren eskari bat eskuratu du shuntatzea neurtzeko sistema bat instalatzeko

DANOBATek Bergeneko Tranbiaren eskari bat eskuratu du shuntatzea neurtzeko sistema bat instalatzeko

25-05-2016

DANOBATek eskari garrantzitsu bat jaso zuen Bergeneko tranbiatik, Bybanen-etik, trenaren shuntatzea neurtzeko sistema bat entregatzeko.

Bergeneko tranbiak bide bikoitzeko 20 km-ko zati bat egiten du Bergeneko geltoki nagusiaren eta aireportuaren artean, hau da, Bergeneko hiriaren erdigunetik, iparraldean, Fleslandeko aireporturaino, hegoaldean.

Proiektu hau Bergeneko garraio programaren eta hirigintza eta ingurumeneko planaren zatia da; beraz, hogei urteko epean, hau da, 2005etik 2025era bitartean, garraio publikoa, ingurumeneko gaiak eta errepide, oinezkoentzako bide eta bizikletentzako bideen eraikuntza koordinatu eta lehenesteko elkarrekin egindako ahalegina da.