DANOBATGROUP ABB, CAF, CIE Automotive, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-ekin batera “BIND 4.0 StartUP! Basque Industry 4.0 Accelerator Program´ ekimenean parte hartzera gonbidatua izan da. Hau startup delakoak azkartzeko erakunde publiko-pribatua da mundo osotik Euskadira enpresa ekimen berritzaileak erakartzera bideratutakoa, enpresentzako talentua lortzearekin batera Industria 4.0 inguruan Startup delakoak azkartzea konbinatzen duena.
Bind 4.0-ren helburu nagusia euskal industriaren ekosistema eta ekintzailea indartzea da programa ekintzaile baten bidez, 24 asteko aurreikuspenarekin, 2016ko azarotik 2017ko maiatzera bitartean. Ekimen Ekintzaileei laguntza emateko Instituzioen arteko Planean kokatuta, BIND Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako ekimen bat da, Foru Aldundien eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BIC-en laguntzarekin.