Tag-ak - Biemh

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU BIEMH AZOKAN

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU BIEMH AZOKAN

24-05-2018

DANOBAT BIEMH azokan egongo da, (Stand C/03 – 5. Pabilioian), maiatzak 28tik ekainaren 1 bitartean. Bertan aurkeztuko ditu bere azken erantzi handiko soluzio aurreratuak eta industria digitalerako dituen zerbitzuak.

Bere parte hartzean zehar IRD-400, barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko makina aurkeztuko du, DANOBAT-OVERBECK Alemaniako filialarena. Makina hau bereziki diseinatua izan da presizio handiko konponenteen fabrikaziorako.

Gainera, enpresak aukera izango du balio digitalaren proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen diren garapen teknologiko propioak txertatuta dituena eta adimendun fabrikazio guneen sorreran urratsak emateko helburu duena, elkarrekin konektatutako ekipamenduekin hornitua dagoena eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.

DANOBATGROUPek BIEMHen aurkeztuko ditu fabrikazio aurreratuan garatu dituen azken soluzioak eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak

DANOBATGROUPek BIEMHen aurkeztuko ditu fabrikazio aurreratuan garatu dituen azken soluzioak eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak

18-04-2018
  • Makina-erreminten industri taldeak DANOBAT eta SORALUCE bere marka nagusiek soluzio aurreratuen garapenaren alde egindakoa erakutsiko du azokan
  • Taldearen negozioek automatizazio maila handiko giltza eskura erako proiektuak gauzatzeko dituzten ahalmenak ere aurkeztuko dira
  • 720 metro karratuko erakusketa gune batean, DANOBATGROUPek balio erantsi handiko zerbitzuetan duen eskaintza eta industria digitalerako duen balio proposamen sendoa ere erakutsiko ditu.
DANOBATGROUPek BIEMH 2016an Berrikuntza Saria jaso du Fabrikazio Aurreratuetako Teknologietan

DANOBATGROUPek BIEMH 2016an Berrikuntza Saria jaso du Fabrikazio Aurreratuetako Teknologietan

01-06-2016

DANOBATGROUPi Berrikuntza Saria eman diote BIEMH 2016an 4.0 kontzeptuak fabrikazio sistemak barneratzeari dagokion modalitatean.

Taldeak 4.0 kontzeptuarekin lotutako arlo digitaleko ondorengo garapenak aurkeztu ditu:

HMI -Human-machine interface- gizakia eta makinaren arteko hartu emana hobetzeko makinaren lana sinpleago egin ahal izateko inguru baten bidez, programaziorako laguntzak eta mekanizazio lan espezializatuak ere eskaintzen ditu, mantentze lanak errazten ditu produkziorik gabeko denborak murriztuz eta horretaz gain, energia kontsumoa minimizatzeko informazioa ere eskaintzen du.

LG-1000 Artezteko makina berria

LG-1000 Artezteko makina berria

27-05-2016

DANOBAT LG-1000 artezteko makina gama honetako makinen hedapen bat da, modelorik handiena bihurtuz. Kanpoaldeak eta barnealdeak artezteko gai den konfigurazio horizontaleko makina honek prestazio gehiago ere baditu eta piezak arteztu ditzake puntu arteko 1000 mm-ko distantzia maximoan. Espeka edo diametro eszentrikoen moduko osagaiak ere arteztu ditzake.

LG makina konplexutasun handiko piezak egiteko sortu da, esaterako ebaketako tresnak, doitasuneko osagai hidraulikoa eta automobilgintzako piezak.

DANOBATGROUPek WORKInn en hartuko du parte, BIEMH 2016rekin batera egingo den lehenengo  industria enpleguko erakustazoka

DANOBATGROUPek WORKInn en hartuko du parte, BIEMH 2016rekin batera egingo den lehenengo industria enpleguko erakustazoka

26-05-2016

DANOBATGROUPen presentzia bikoiztu egingo da maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean Bilbao Exhibition Centren egingo den Espainiako Makina Erreminta Biurtekoaren edizio honetan. Taldeak abangoardiako teknologien alde egindako apostu indartsua erakustera emango du punta-puntako sektoreetara zuzendatako azken garapenen bidez 5. Pabilioiko C-11 standean; eta aldi berean, WORKInn delakoan hartuko du parte gazteei zuzendutako enplegua eta formazioko  foroan. Foro honen helburua makina erreminta sektorea eta fabrikazioko teknologia aurreratuen sektoreko merkatua eta lan eskaintza ikasleengana hurbiltzea da, enpresetako etorkizuneko langile izango direnen horiengana.

DANOBATGROUPek BIEMHaren bost ediziotik gora daramatza aktiboki lanean pertsonen arloan eta Makina Erreminta eta osagaien fabrikatzaileen Elkartearekin -AFM- lanbide heziketako eskolak eta unibertsitateetako ikasleei harrera eginaz bisitan datozenean, bertatik bertara ezagutu dezaten sektorea, formazioko aukerak eta enpresek eskaintzen dituzten lanerako aukeren berri emanaz.

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

DANOBATGROUPek BIEMHen makinak, garapenak eta zerbitzu aurreratuak aurkeztuko ditu

29-04-2016

DANOBATGROUP berriz ere egongo da present Bilboko Exhibition Centre-n . Kokapena 5. Pabilioko C-11 standean izango du, eta abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiko du punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken garapenen bidez.

BIEMH erakustazokaren 29. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE gisa ezagutzen diren bere bi marken bidez Makina aurreratuen azken garapenak erakutsiko ditu; zehaztasuna, fidagarritasuna eta produktibitate handia ziurtatzen duten makinak hain zuzen ere, eta horretaz gain eskakizun handiko mekanizazio prozesuei aurre egiteko diseinatuta daudenak. Ekipo guztiek kalitate maila goreneko osagaiak dituzte zurruntasuna eta oreka dinamikoa eta termikoa ziurtatzeko makinaren bizitza osoan zehar, eta horretaz gain, kontrol sistema aurreratuak dituzte abiadura eta zehaztasun eskakizunei aurre egiteko. Gainera, eskakizun handiko industria sektoreetara zuzendutako balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko garapen aurreratuak ere ikusteko aukera izango da. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak. Eskaintza zerbitzu aurreratuekin osatzen da, informazio eta komunikazio teknologia modernoenetan oinarrituta disponibilitaterik altuena ziurtatuz eta programazioan, operazioan eta ekipoen mantentze lanetan formazioa eskainiz.

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

05-02-2016

DANOBATGROUPek diseinu kontzeptuala eta zehaztasuneko ingeniaritzako proiekturik onenaren saria entregatu du TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleen artean. Proiektu honen garapena erronka praktikoa izan da beraien ezagupenak garatu eta praktikan jartzeko aukera izan duten 33 ikasleentzat Makina ERreminta sektorerako balio teknologikoa duena artezteko makina baten Diseinua eta Zehaztasuneko ingeniaritza arloan.

Ekimen hau DANOBATGROUP eta TECNUNek joan zen abenduan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren barne kokatzen da, eta harreman honen bidez heziketa teorikoa egoera erreal batean oinarritutako proiektu eta esperientziekin konbinatzea da azken helburua. Unibertsitatea eta enpresa eskutik helduta doaz etorkizuneko ingeniariei Ikerketa eta Industria arloan garatutako jarduerak erakutsiz eta kualifikazio maila altuaren beharraz eta beste hainbat konpetentziaren beharraz ohartaraziz Makina ERreminta sektoreko etorkizunera begirako erronketan parte hartzeko eta arrakastaz eramateko aurrera.

BIEMH 2016

DANOBATGROUPek EMOn egin den BIEMH 2016 erakustazokaren hartu du parte

08-10-2015

Bilbao Exhibition Centre (BEC) eta Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaile, Osagai eta Erreminten Elkarteak (AFM) , elkarlanean antolatzen duten Espainiako Makina Erreminta Biurtekoa (BIEMH)sektoreko fabrikatzaile eta banatzaile nagusiei aurkeztu zaie Milango (Italia) EMO erakustazokan.

Ekitaldi honen aurkezpenaren parte bat SORALUCEren standean egin da, non Rafael Idigorasek, erakunde honetako zuzendari gisa BIEMHera joatearen garrantzia aipatu duen bere hitzetan aukera aparta delako punta-puntako garapen eta teknologiak ezagutu, berauetara hubildu eta eskuragarri izan daitezen bezeroen lehiakortasuna hobetzeko. Komentatu duen moduan teknologian inbertitzea ezinbestekoa da herrialde baten garapenerako eta inbertsio zuzen baterako lehen pausoa emateko BIEMH leku egokia da.

BIEMH 2014: Zutabe mugikorreko SORALUCE FP-12000 fresatzeko eta mandrinatzeko zentroa

03-06-2014
FP-12000 fresatzeko zentroa funtzio anitzeko fresatzeko eta mandrinatzeko makina da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak neurri handiko piezen mekanizazioan doitasun eta produktibitate maila altuenak lortzen ditu. Makinaren kontzeptu modularrak egokikortasun bikaina eskaintzen du eta aukerako…

BIEMH 2014: HDS 6A DANOBATen zinta-zerra berria, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

02-06-2014
Gaur egunera arte, langileen jarduna zen materialaren ebaketaren eraginkortasunean eragiten zuen faktoreetako bat. Langileen esperientziak, formazioak edo ezagutzak neurri batean edo bestean eragin zezakeen materialaren ebaketan. “Esperientziaren' arabera, zintaren abiadura handiagoa edo txikiagoa…

BIEMH 2014: Torneaketa bertikaleko zentroa SORALUCE VTC-2500, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

29-05-2014
Torneaketa, fresaketa eta artezketa eragiketak makina bakarrean konbinatzeari esker, interes handia piztu da SORALUCEren VTC torneaketa bertikaleko zentroetan. Egokikorrak eta oso zurrunak diren makina mota horren eskaera sektore hauetan zabaldu da: manufaktura-industria, energia sorkuntza,…

Konfigurazio horizontaleko barruko nahiz kanpoko DANOBAT LG-600 artezteko makina

26-05-2014
Artezteko LG-600 makina DANOBATek fabrikatzen dituen konfigurazio horizontaleko barruko nahiz kanpoko LG gamaren hiru modeloetan, handiena da. 300 mm-ko kanpoko diametroak puntuen arteko gehienezko 600 mm-ko distantzian arteztu ditzake. Baita zilindrikoak ez diren osagaiak ere, hala nola, espekak. …

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

07-11-2011
Duela hilabete batzuk egindako jardunaldi teknikoetan, Danobat Tornu Bertikalak bere ateak ireki zituen VTC-H gama erakusteko. Jardunaldiotan hainbat erakustaldi ikusteko aukera izan zuten bisitariek, eta tornu bertikalen ekoizpen prozesuen azken berrikuntzak ezagutu zituzten. …